Sustatu.com, Sareko Argia saria 2003

2003/01/20
CodeSyntax-en produktu bat, Sustatu.com euskal internautentzako albistegia, saritua izan da 2003ko Argia sarietan . Interneteko esparruko urteko ekimen euskaldun onenari ematen zaion Sareko Argia saria eskuratu du Goiena taldearekin batera egindako weblog honek.

Profesional euskaldunarentzako albistegi bat da Sustatu. Ekonomiaren alor desberdinetan (irakaskuntza, informatika, industria, zerbitzuak...) lanean diharduten eta prestatzen ari direndako zerbitzu bat. Web eta e-posta bidez informazioa banatzen duen gune bat da Sustatu, eta irakurleen partehartzea posible egitea da bere azpiegituraren bertute nagusia. Horrez gain, hitzorduen egutegi moldagarri bat ere badauka.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.