Tagzania sakelako telefonoan

2006/10/04
Gure aplikazio geografikoak, Tagzaniak, dakartzan mapak eta informazioak telefono mugikorrean ikus daitezke orain.

J2ME Map aplikazioa instalatu behar da mugikorrean (azken belaunaldikoen funtzionatu behar du, normalean). Eta horrekin, zenbait baliabide geografiko izango dituzu eskura, Yahoo edo Google-ren mapetan oinarrituak. Eta baliabideon artean, Tagzania.

Tagzaniako orrietan dagoen edozein RSS jarioren helbidea sartu behar da J2ME Maps-en interfazean, eta mapak agertuko dira mugikorreko pantailan. Informazioa eta pantaila irudi batzuk Información Tagzaniako tresnen atalean.

Bitartean, aurrera jarraitzen dugu Tagzaniaren garapenarekin. Azken egunetako berritasunen artean, beste beste bi hizkuntza (italiera eta hungariera, guztira dozena bat dira dagoeneko), eta plug-in bat Firefox nabigatzailetik bilaketak egin ahal izateko.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.