Tokiko hedabideetan espezializatutako plataforma

2016/01/26
Urteak dira Internet eta hedabideen sektorean lanean dihardugula: Sustatu.com aitzindaria sortu genuen Goienarekin batera, Goiena berarekin urte mordoa da lana egiten dugula, baita beste hamaika hedabiderekin ere.

2013 amaieran Tokikom plataforma zentrala publikatu genuen hainbat hilabetetako lanaren ostean. Plataforma zentral hortik tira eginez Tokikomeko bazkide diren herri komunikabideentzat webguneak garatu ditugu. Garapena Python lengoaian idatziriko Django software libre framework-a erabiliz egina dago.

Plataforma zentralaren gakoak

Tokiko euskarazko hedabide haundiena ere txikia da, beste hedabide askorekin alderatuz gero. Bakoitzak bere webgune propioa eta garapen propioa izatea, esfortzu eta inbertsio dezentekoa da. Zentzu horretan, garapen amankomun baten aldeko apustua egitea erabaki zen; informazio fluxua bermatuko zuen eta behar ahala funtzionalitateak gehitzen joateko modua emango zuen garapen bateratu bati eustea. Hori da Tokikom Plataforma Zentrala.

Garapen zentral hortarako moduluak definitu eta garatu ziren eta, geroztik, funtzionalitate eta moduluak gehitzen joan gara.

Bi hedabide gehiago

Urte berri honekin batera bi hedabide berriren webguneak publikatu ditugunez, atzera begiratu eta egindako lana zerrendatu nahi izan dugu:

Eta aurki etorriko dira gehiago.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.