WPEuskadi 2015

2015/05/18
Maiatzak 16an bigarren WPEuskadi ospatu zen Arrasateko Garaia Berrikuntza zentruan. Hitzaldi eta tailer interesgarriak lagun artean.

Larunbat honetan, maiatzak 16, WPEuskadi 2015 izan nintzen Arrasaten, Garai berrikuntza Gunean. Modu batera edo bestera WordPressen eta bere komunitatean interesa genuen ehundik gora pertsona elkartu ginen bertan.

Beste plataforma batzuekin gertatzen ez den bezala WordPress komunitatea osatzen duten pertsonek oso jatorri ezberdinak dituzte. Badira garatzaileak, diseinatzaileak eta baita integratzaileak, SEO jakitunak, etab. hortaz nik uste antolatzaileek asmatu zutela oso bestelako edukiak eskaintzen, ez gogorregiak ezta era sakonegian ere. Horrela garatzaileek diseinu hitzaldietaz gozatzeko aukera izan zuten eta alderantziz ere.

Lehenengo hitzaldia CrisisCreativako Cristina Hernándezen (@crisiscreativa) eskutik etorri zen. Bera diseinatzailea da eta bere ikusputua konpartitu zuen gurekin Utzi diseinua zure WordPress-a menderatzen (eta ez alderantziz) hitzaldiarekin. WordPress site bat Pizza batekin alderatzen zuen bitartean eta adibide ugari ematen zituela, beti berdina egiteko inertziari aurka egitera bultzatu gintuen, CMS baten gainean diseinatzen duenari erreminta ondo ezagutu behar duela gogorarazi zion eta baita gaur egun ere diseinuek responsive izan behar dutela derrigorrez. Gogoratu responsive egitea ez dela weba edozein gailutan ondo ikustea lortzea baizik eta gailu bakoitzean pentsatu duzula igarri behar dela.

Kafe orduaren aurretik Ironteceko Lander Ontoria eta Jabi Infantek WPion: responsive baino haratago (WordPress + Cordova + Ionic framework) hitzaldia eman zuten. Laburbilduz, oraindik alpha egoeran dagoen proiektu bat da (laster kodea askatuko zuten agindu zuten ...), beraiek dira garatzaileak, eta edozein WordPress gunetik mobile app bat era errazean garatzea ahalbidetuko du. Oso lan interesgarria da eta uste dut programatzaile guztiak ahozabalik irten ginela bertatik.

Geroago Darío Balbontín (@DarioBF) etorrik zen kontrol gabeko potentzia alferrikakoa da, WordPress erabilpena aprobetxatzeko giltzak ponentziarekin. Programazio ezagutza gutxirekin milaka gauza egin daitezkela azaldu zuen, nola gehienetan nahiko den plataformak Out of the box zer eskaintzen duen jakiteak. Plugin interesgarri asko, konfiguraziorako gakoak, segurtasun gomendioak, … orohar oso gidaliburu ona wordpress gune bat martxan jarri behar dugun bakoitzerako.

Bazkaltzera joan aurretik Nelio Software enpresako Antonio Villegasek (@avillegasn) nola migratu nire webgunea WordPressera (eta ez hiltzen saiakeran) kontatu zigun eta inoiz migrazio bati aurre egin behar izan diogun guztiok gure burua ikusi genuen azaltzen zituen egoeratan eta bizipenetan. Migrazio bati aurre egiteko modu ezberdinak. Nik pertsonalki aurrez argi nuena argiago daukat orain: Migrazioak infernu bat dira, baina gaur badakit argia ikusi daitekela tunelaren amaieran.

Denok elkarrekin bazkaldu genuen networking apur bat egiteko eta bide batez ezagun eta lagunak agurtu ahal izateko.

Arratsaldean 2 tailerretan parte hartzeko aukera izan nuen. Lehenengoan Kreatidoseko Ibon Azkoitiak (@_expertowp) denbora gutxi izan bazuen ere Genesis Frameworka aurkeztu zigun. Gure wordpress guneak modu erraz eta garbian garatzeko pataforma de Genesis. Gauza bakoitza bere tokian, soberako koderik gabe eta txukun. Hemen hitzaldia.

Azkenengo tailerrean gure lagun eta lankide ohi den Dani Reguerak (@dreguera), Mondragon Unibertsitatean irakaslea da orain, beti aurrean dugun arazo bati aurre egiteko tresnak eskaini zizkigun: webgune eleanitzak WordPressen. Hizkuntzak ondo kudeatzeko kontuan izan beharrekoak azaldu zituen, plugin ezberdinak alderatu, eleaniztasun eta internazionalizazioaren arteko diferentziak azaldu … laburbilduz, kongresu on bat amaitzeko modu oso ona.

Konklusio gisa zenbait gauza datorzkit burura: WordPressek komunitate bikaina duela atzean bai orokorrean eta baita Euskal Herrian ere, gutxirekin asko egin daitekela, buruarekin egindako diseinuak itzelezko garrantzia duela eta gende asko dagoela gauza interesgarri asko egiten. Zorionak antolatzaileei, lan polita eta hurrengo urterarte!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Nagore Ruiz de Escudero

Plone, WordPress, tokatzen dena. Esku-poltso bilduma aipagarri baten jabea.