Aurreko larunbatean Mikel Larreategik eta biok Arrasateko Garaia Berrikuntza gunean ospatu den WPEuskadin parte hartu dugu. Bertan 70 bat pertsona inguru elkartu gara esperintziak eta ezagutzak partitzera WordPress plataformaren harira.

Ekitaldia goizeko 9tan hasi zen, eta aurreko urtean baino jende gutxiago biltzea lortu bazuen ere, apustu ona egin zuten hitzaldien eta tailerren edukiari dagokionez behintzat.

Goizeko lehena SiloCreativo-ko Ricardo Prieto izan zen bere "Think more, design less" hitzaldiarekin. Bertan nola askotan WordPressek eskaintzen dizkigun erreminta eta funtzioetaz ahazten garen azaldu zigun oso modu errazean eta adibide argiekin. WordPressen defektuz eskaintzen dizkigun funtzioekin gauza handiak egin daitezke: has_post_thumbnail() funtzioari etekin gehiago atera, WPek dakarzkien 9 post motak erabili, etab.

Kafea hartzeko etena baino lehen nire hitzaldiaren ordua izan zen. Nik "Wordpress Blog Komunitateak" hitzaldia aurkeztu nuen eta bertan WordPress Multisite bat eta Wordpress Blog Komunitate baten arteko ezberditasunak sakondu nituen. Nola Blog Komunitateak ez diren blog asko elkarrekin bakarrik baizik eta zerbait amankomunean izan behar dutela, kontzeptualki lotzen dituen zerbait. Komunitateen adibide ezberdinak ikusi genituen eta baita zer eta zer ez egin Blog komunitate bat definitzeko prozesuan, zeren ahalik eta definituen baldin badaukagu gure komunitatea, buruhauste gutxiago izango ditugu garapen bidean zehar. Behean ikus dezakezue aurkezpena:

Kafe ostean Nelio Software enpresako Antonio Villegas-ek (jadanik beteranoa, hiru ediziotan hizlari izan da eta) WP Rest APIaren inguruko adibideak eta azken berriak elkarbanatu zituen gurekin. Zuzenean konprobatu ahal izan genuen nola nahiz eta Rest APIa oraindik egonkorra ez bada ere (1. bertsioa deprecated dago eta 2. oraindik Beta da, ez da Corearekin banatzen, etab.) bere bitartez egin ahalko diren gauzak ikaragarriak dira eta webguneak ulertzen ditugun modua aldatzeko indarra izango dute: fronted-a eta backend-a guztiz banatu elkarrengandik, mobiletarako natiboak diren aplikazioak era errazean sortu ahalko ditugu, eta ia bururatzen zaigun beste edozer.

Goizeko azkenengo hitzaldia Ibon Azkoitiaren eskutik jaso genuen eta teknikoena izan ez bazen ere agian kontzeptualki garrantzitsuena izan zen. Wordpress munduan egiten dugun ekarpen txikienak ere (esaterako WPEuskadi ebentura joatea nahikoa da) komunitateko kide bihurtzen gaituela gogorarazi zigun. Baina oraindik ere egiteko asko dagoela eta jende asko egiteko dagoena gauzatzeko gaitasunarekin. Gogoa bakarrik behar dela. WPBilbao komunitatearen arrakasta kasua aurkeztu zigun eta baita tartea topatu zuen guztiok Bilbo Ekainak 11-12ko WordCamp-era gonbidatzeko. WordCampeko programa eta hizlariak benetan interesgarriak dira eta bertan egotea benetan gomendagarria.

Komunitateko bazkariaren ostean arratsaldeko tailerren ordua zen eta bertan track-ak banatzen ziren. Dani Reguerak "10 claves para optimizar tu WP" tailerrean gure gunea ahalik eta zuzenen eta egokien izateko ideiak ematen zizkigun bitartean, nire lankide Mikel Larreategik "Wordpress Euskaraz" tailerra eskaini zuen. Bertan Wordpress euskaratzeko prozesuaren azalpena eman zuen lehenengo pertsonan, kontuan izanda bera dela itzulpen prozesu horretan inplikatuta dagoen pertsonetako bat.

Azkenik, Carlos P. Mendiolak "1o claves para personaliazar tu template WP" hitzaldian nola modu erraz baten eta ezagutza gutxirekin gauza handiak egin daitezke WordPresseko plantilla bat erabiliz azaltzen zuen bitartean, Iñaki Arenazak beste 10 klabe eskaintzen zizkigun  gure WordPressaren segurtasuna hobetzeko. Segurtasun arazo eta egoera ezberdinak aipatu zituen, webgune mailako neurriak ikusi genituen eta baita zerbitzari mailakoak ere. Oso garrantzitsuak diren kontzeptuak eta kontuan izan behar direnak gure webgunean kaleratzen ditugunean.

Dudarik gabe WordPress komunitateko kide diren guztiekin konektatu eta birkonektatzeko ebentu itzela, eta hurrengo urtean bertan berriro izatea espero dugu.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek