Proiektuak

Zumaia Flysch Trail
Zumaian urtero egiten den mendi-lasterketaren webgune berria egin dugu, horretarako Wordpress erreminta erabiliz

Ustekabe
Ustekabe txarangaren webgune berria sortu dugu. Webgune berriaren helburua da txaranga honen jardunaren berri ematea. Wordpress erreminta erabili dugu proiektuan

Debabarrena turismo
Debabarrena eskualdeko turismoa sustatzeko helburua duen webgunea berritu dugu. Proiektuan zehar azpiegitura teknikoa Plone eduki kudeatzailearen azken bertsiora ekarri, edukiak inportatu eta antolatu, eta diseinua berritu dugu

MRA Fundazioa
ELA Sindikatuaren Manu Robles-Arangiz Fundazioaren webgunea berritu dugu, estetikoki zein teknikoki. Webgune berriaren azpiegitura teknikoa Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz egina dago

Berbaro elkartea
Durangoko Berbaro euskara elkartearen webgune berria egin dugu. Azpiegitura teknikoa Wordpress eduki kudeatzailea erabiliz sortu dugu.

Bertso eskola
Bertsozale Elkartearentzat egindako proiektu hau bertso-eskoletara bideratua dago eta sakabanatuta zeuden hainbat baliabide bildu eta modu erabilgarrian eskaintzen ditu. Garapen teknikoa Django frameworka erabiliz egin dugu

EuskarAbentura
EuskarAbentura espedizioaren aplikazioa egin dugu. Aplikazioan, etapen eta partaideen informazioa ematen da, irudiak eta bideoekin aberasturik. Gainera, bestelako sareetan zabaltzen ez diren eduki esklusiboak partekatzen dira aplikazioan. Aplikazioa Android zein iOS sistema eragileentzat egin dugu, Ionic frameworka erabiliz.

IMH
IMHren webgunea berritu dugu, teknikoki zein estetikoki. Plone darabilgu eduki kudeatzaile moduan.

Kultura Zientifikoko Masterra
EHU eta UPNAk elkarlanean eskaintzen duten master honen webgunea diseinatu eta garatu dugu. Azpiegitura teknikoa Wordpress erabiliz sortu dugu

Elgetako Udala
Elgetako Udalaren webgune ofiziala berritu dugu teknikoki zein estetikoki. Garapena egiteko Plone eduki kudeatzailea erabili dugu

Talleres Arrieta
Talleres Arrieta mekanizatu enpresaren webgunea berritu dugu. Azpiegitura teknikoa Wordpress erabiliz dago egina

EIZIE
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea da EIZIE eta bere webgunea berritu dugu goitik behera, teknikoki zein estetikoki. Azpiegitura tekniko berria Plone erabiliz sortu dugu