2012/04/16
Hemen da urteroko zita, Plone ezagutzera ematea helburutzat duen World Plone Day topaketa. Apirilaren 25ean hainbat ekimen antolatuko dira mundu osoan software libreko eduki kudeatzaile honen ezaugarri eta abantailak ezagutzera emateko. Gurean ere hitzaldi sorta bat antolatu dugu, berezitasun batekin, hitza bezeroei emango diegu, Plone erabiltzaileen eta eduki kudeatzaileen ikuspuntutik azal dezaten.

Hiru esperientzia ezberdin gertutik ezagutu ahal izango ditugu: nazioartekotzera enfokatutako enpresa batena (Ulma Packaging), pertsona ugarik mantendu eta editatzen duen webgunea (Mondragon Unibertsitatea) eta Europako agentzia baten esperientzia konplexua (EU-OSHA, European Agency for Safety and Health at Work).

Noiz

Apirilak 25, asteazkena, goizeko 10:00etan.

Non

CodeSyntax-en bulegoan (begiratu non dagoen gure bulegoa)

Egitaraua

Plone webguneen arduradunen ikuspegitik:

Plone 4 bertsioaren ezaugarri eta abantailak eta San Frantziskoko Plone konferentziak ikusitakoak:

  • 11:00 - 11:30 Mikel Larreategi, CodeSyntax
  • 11:30 - 12:00 Galdera irekiak eta kafea

Hizlari batzuk euskaraz eta besteak gazteleraz jardungo dute.

Izen-ematea

Egin klik hemen izena emateko. Topaketa hau doakoa da.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek