2014/07/10
CodeSyntax-ek bere lehen aplikazio mugikorra jarri du gaur merkatuan: Tribual. Joko bat da, euskaraz, dohainik. Oso mekanika erraza du, eta bakarka jokatzen den arren, partida bakoitza bi laguni bidaltzen zaio, beraz badu lehia osagarri bat ere. Probatu, ea zer iruditzen zaizuen.

Tribual Android plataforman dago garatua, Google Play bisitatuz instalatu dezakezu telefono adimentsuan edo tabletean.

Mekanika errazeko jokoa da Tribual. Instalatu, erabiltzaile bat erregistratu (Facebook eta Twitter bidez ere egin daiteke, lana aurreratzeko), eta hasi jokatzen.

Bost galderako sortak erantzutea da koxka, ahalik eta azkarren. Galdera bakoitzarekin hiru erantzun erakusten ditugu; bi okerrak dira noski. Sistema automatikoen bidez sortu ditugu galderak, eta eraberritzea eta gehikuntza ere ziurtatu dugu horrela.

 

Bost galdera mota ditugu oraingoz:

  • Nongoa da pertsonaia? Wikipediatik erauzitako galderak dira (DBpedia dela tarteko). Pertsonaiaren jaioterria asmatu behar da.
  • Matematikak. Batuketak nahiko errazak dira, ikusiko duzue, baina biderketak sartzen direnean, apur bat zailtzen da.

Galde-sorta bakoitza, bi jokalari desberdinek ikusiko dute, eta hortaz, beti, batak edo besteak irabaziko du. Jokatzeko, sareko konexioa eduki behar da.






Izenaren azalpena

Euskaldunon tribuaren jokoa, horixe da Tribual. Telebistako programan ere pentsatu genuen, noski, ea Kike Amonarrizek doako propaganda egiten digun! Izenak Trivial mahai-gaineko jokoa ere gogorarazi nahi du. Osagarri sozial, komunitario edo tribala ere badu jokoak (eta bertsio aurreratuagoetan, garatzen baditugu, are gehiago sakondu nahi dugu alderdi hori).

Izan ere, aipatu bezala, sare sozialetan dute jatorria galderetako batzuek: biralki funtzionatzen dute Twitterren #hitzokei eta #mikroipuina traolek inspiratu gaituzte. Ea gure Tribual ere kutsatzen den eta birala bihurtzen zaigun! Bueno, dozenatxo batzuk hasten badira jokatzen udako aste hauetan, gu konforme oraingoz :-)

Tribual jaisteko

Android (eleanitza): Get it on Google Play

iOS (euskaraz):

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek