Web Aplikazioak
Webgune dinamiko, eleanitz eta garatuak sortzeko eta kudeatzeko software tresnak. Intranetak kudeatzeko barne-sistemak. Eskaeren tramitazioa Internet bidez.
Web Aplikazio Zerbitzariak (web application servers) software tresnak dira, webgune dinamikoak eta aurreratuak egiteko erabiltzen direnak. Halakoak integratuz, zure webgunea osatuko dugu, hainbat aplikazio elkarlotuz, hala-nola:
- Edukien argitaratze automatikoa (albisteak eta abar). Enpresa-irudi dinamiko eta gaurkotua eman nahi badugu, ezinbesteko tresnak, bai bezeroarengana iristeko, bai haren arretari eusteko.
- Iturri urrunetako edukien integrazioa (bilatzaileak, online dauden albistegiak...) zure gunearen gehigarri gisa.
- Intraneterako ezagutzaren kudeaketarako sistemak.
- Online katalogoak, zuzenean kudeatzekoak, informatika edo diseinurik jakin beharrik gabe.
- Salerosketarako sistemak. E-commerce. Eskaeren tramitazioa Internet bidez.
Garapen eleanitzean espezializatuta gaude. Guneak euskaraz, gaztelaniaz, zein beste hizkuntza batean aldi berean garatzeko behar diren itzulpen prozesu automatizatuak eta hizkuntza ingenieritza eskatzen duten egokitzapenak egiten ditugu. Itzulpen memoriako teknologia darabilgu, eta itzulpengintzako profesionalekin lan egiten dugu.
