OpenGroupware.org euskaratua
Talde lanerako tresna librea den OpenGroupware.org euskeratu dugu. Lan honen emaitza web honen bitartez edonoren esku jartzea ere erabaki du CodeSyntax-ek.
Lokalizazio lan hau Tknika-rekin, Euskadiko Lanbide Heziketaren Berriztapenerako Zentroarekin, elkarlanean garatu da eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du, teknologia berrietarako 2004. urteko deialdian.
Zer da OpenGroupware.org?
OpenGroupware.org Linux-en dabilen talde lanerako tresna librea da. Baliabideen kudeaketa, agendak (pribatu zein elkarbanatuak), proiektuen kudeaketa... eta beste hainbat tresna eskaintzen ditu. OpenGroupware.org-ek web nabigazio bidezko atzipena eskaintzen du, hau da, posible litzateke (betiere segurtasun politikek baimentzen badute) edozein tokitatik web nabigatzaile bat erabiliz OpenGroupware.org tresnak ematen dizkigun baliabideak erabiltzea.
Euskarazko lokalizazio lan hau, itzulpen-ekimen ofizialen artean dago.
Ikusi pantaila-irudiak orri honetan.
Euskera gehitu OpenGroupware.org-en hizkuntza zerrendara
OHARRA: Jarraian ematen den azalpena baliagarria izango da soilik Euskara OpenGroupware.org-eko hizkuntza ofizial bihurtu artean. Ofizialtasuna lortu ondoren beharrezko pakete guztiak OpenGroupware.org-ko webgunetik eskuratu ahal izango dira.
Euskara erabili ahal izateko, Basque.lproj.tgz fitxategia deskargatu eta /usr/local/share/opengroupware.org-1.0a/translations/ (edo /usr/lib/opengroupware.org/System/Resources Debian banaketetan) direktorioan deskonprimitu beharko dugu:
#cd /usr/local/share/opengroupware.org-1.0a/translations/ (Fedora) #cd /usr/lib/opengroupware.org/System/Resources (Debian) #wget http://www.codesyntax.com/proiektuak/OGo/Basque.lproj.tgz #tar xzf Basque.lproj.tgz
Hori egin ondoren, Euskara erregistratu behar dugu hizkuntza aukeragarria izan dadin OpenGroupware.org-en:
#su - ogo $Defaults write ogo-webui-1.0a SkyLanguages '(Basque)' $exit
Bukatzeko, OpenGroupware.org zerbitzaria berabiarazi behar dugu:
#/etc/init.d/opengroupware restart (Linux banaketaren araberako agindua)
Behin euskara instalaturik, berau aukeratzeko, nabigatzailea erabiliz OpenGroupware.org-ra sartuko gara. Hobespenak (Preferences->Display ingelesez, Preferencias->Mostrar espaņolez) atalean sartu eta hizkuntza atalean Basque aukeratu. Gure kontuan euskera erabiltzeko sistematik irten eta berriro sartu beharko gara.


