CodeSyntax - Interneten adituak: Luistxo Fernandez
Sormenean hezi, Kfe Innovacion ekitaldian aurkeztutakoa
2011/06/08Kfe Innovación izeneko ekimenean parte hartu nuen atzo, CodeSyntax-en izenean, agian enpresako langintzan zeharkakoa den gai batekin: hezkuntza. Hiri hezitzaileak zen Kfe04 delako ekitaldi kolektiboaren gaia, eta testu-inguru horretan, teknologiaren aurrerapenen ikuspuntutik egindako aldarri batekin agertu nintzen forora: Sormenean hezi. Nola sormena sustatu daitekeen IKT-en bidez, eta nola sormena eta harekin lotutako trebetasun batzuk gako inportante bat diren benetako Ezagutzaren Gizartea sortzeko, etorkizun ekonomikoki sendoagoa bat izan dezagun, eta ingurune horretan ahal delarik geure seme-alabak ondo prestatuak, arduratsuak eta sortzaileak izan daitezen.
Garabide-Mondragon masterreko ikasle amerikarrekin
2011/05/26Bisita izan genuen atzo bulegoan: sei "estatu" eta 10 hizkuntzatako 19 laguneko talde batek bisitatu gintuen. Ameriketako herrietako lagunak denak, master batean prestatzen ari direnak Euskal Herrian.
TuLankide.com, Mondragon taldeko kooperatiben albistegia
2011/05/16Mondragon kooperatiba taldearen TU-Lankide aldizkari ezagunak, sareko bertsioa du orain: Tulankide.com, sareko albistegi jarraitu bezala. Arteman Komunikazioa enpresarekin batera garatu du gunea CodeSyntax-ek Mondragon Taldearentzat. Edukia kudeatzeko sistema sendo bat erabili dugu, Plone 4, eta albistegi elebidun arin bat sortu ahal izan dugu Euskal Herriko talde ekonomiko handienetako batentzat.
Hiritar digitalen biltzar baten osteko burutazioak
2011/04/19Oso interesgarria iruditu zitzaidan aurreko astean Donostian ospatu zen Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua. Bertako kontu interesgarrienak nabarmendu nahi izan ditut, burutazio pertsonal batzuk gehituaz, ospatu zen hiriko biztanle moduan.
Mahainguruan izango gara: teknologia eta sarea; euskara, gazteak eta hezkuntza
2011/03/28Kilometroak 2011 Azpeitian izango direnez, Azpeitiko Ikasberri ikastolak mahai-inguruak antolatu aste honetarako, motorrak berotzeko beste hainbat kultur jardueren artean. 'Herriak euskaraz: klik!' lelopean egingo dituzte solasaldiak. Lehen hitzaldian gaia teknologikoa da, eta bertan hizlari izango da CodeSyntaxeko ingeniari azpeitiarra, Josu Azpillaga.
Geure hedabideak eta sarea
2011/03/26Hedabideak, euskara, Internet... hiru ardatz horien gainean aste honetan bi tokitan egotea tokatu izan zait. Iparra Hegoa jardunaldiek gonbidatuta, Seguran izan nintzen 22an, eta Deustuko Unibertsitateak deituta, 23an Donostiako haien kanpusean.
Kopia ez baita lapurreta
2011/03/24Komunikaldiak jardunaldian parte hartu nuen atzo, Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateak gonbidatuta. Egile eskubideak ziren gaia, eta horretara estuago lotu ziren neurekin batera hizlari izan zirenak, SGAE Euskadiko zuzendari Ignacio Casado, eta David Bravo, gai hauetan aditua den abokatua (eta SGAEren nemesis dialektikoa, bide batez).
Umap Cymraeg, galeseraz Twitterren
2011/03/02Duela hilabete ireki zen Umap Cymraeg, Galesen egindako hacker bilkura batean, Hacio'r Iaith. Lagun bat dugu Galesen proiektua bultzatzen, Rhodri ap Dyfrig, eta berak nahiago izan du astetxo batzuk tresna nola dabilen ikusi, iragarpena egin baino lehen.