Umap.cat, katalanezko Twitterreko batzailea kaleratu dugu

2010/11/05
Umap proiektuaren bigarren webgunea ireki dugu, duela bi aste Umap Euskaraz zabaldu ondoren: Umap Català, katalanezko Twitterreko jardunaren batzailea. 3.000 erabiltzaile baino gehiago jarraitzen ditu Umap.cat webguneak orain.

Umap proiektuaren bigarren webgunea ireki dugu, duela bi aste Umap Euskaraz zabaldu ondoren: Umap Català, katalanezko Twitterreko jardunaren batzailea. 3.000 erabiltzaile baino gehiago jarraitzen ditu Umap.cat webguneak orain.

Katalanez askoz tuiterlari gehiago daudelakoan gaude, baina hizkuntza detekzioa askoz zailagoa suertatu da katalanez euskaraz baino, eta horregatik, estalduran, tuiterlarien eta edukiaren portzentaia osoagoa batzen dugu eu.umap.eu-n, katalanazko jarduna umap.cat-en baino. Baina hori hobetuko du CodeSyntax-ek, eta aste batzuetan, katalanezko jardunaren gehiena jasotzeko moduan egongo garela uste dugu.

Horrez gain, euskarazkoaren aldean, Umap.cat-ek badu berrikuntzaren bat, albistegi automatiko bat hain zuzen, laster eu.umap.eu-n ezartzea espero duguna.


Argazkiak.org | Umap.cat albistegia © cc-by-sa: codesyntax

Beste erronka bat ere badu guretzat Umap.cat-ek: katalanez komunikatzen saiatu behar dugu, @UmapCat Twitter kontuaren bidez eta blog honekin. Ea nola moldatzen garen. Agian ez litzaiguke gaizki etorriko Katalunian kolaboratzaileren bat.

Era berean, nola orain Umap bat baino gehiago dugun, proiektuaren jatorrizko gunea edo sarbide orria sortu dugu, Umap.eu.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Luistxo Fernandez

Proiektu asmatzailea. Diplomaziaren guru bat.