Umap eta hedabideak, Elevator Pitch eta Pintxos & Blogs bilkuretara

2010/11/10
CodeSyntax-eko bi kidek beste horrenbeste ekitalditan hartuko dute parte ostiral arratsaldean, batak Umap aurkezten Bilboko topaketa berezi eta berritzaile batean, eta besteak hedabideen estrategiaz berbetan Pintxos & Blogs bilkuran Donostian.

Ostiral arratsaldez, batetik Mikel Lizarralde izango da Bilbon, Telefonica I+D eta Ideatecak antolatutako Elevator Pitch topaketan, Umap aurkezten. Elevator Pitch bat da igogailuko amua: pentsa igogailuan topo egiten duzula pertsona inportante batekin, zure ideian inbertsore, partaide edo bezero izan daitekeen batekin, eta ibilitxo horretan duzun tartean komentzitu behar duzu zure ideiaren onurez, saldu behar diozu gaia.

Ideatecaren egoitzan (arratsaldeko 16.00etatik aurrera) izango den ekitaldian ez dituzte parte-hartzaileak igogailuan sartuko, baina baldintza zorrotzak izango dituzte: 3 minutu aurkezpena egiteko, eta 2 galderetarako.

Ostiral gauez, bestalde, Pintxos & Blogs ekitaldian izango da Luistxo Fernandez. Delifunart-eko taldetxo animatuak hilero antolatzen dituen bilkurak dira Donostiako topaketa hauek, eta hau izango da estreinakoa euskaraz. Gaia izango da hedabideak. Luistxori lagunduko diote mahaian Iñigo Kortabitarte Diariovasco.com-ekoak eta Arantza Kaltzada Euskadi Irratiko programazio arduradunak.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Luistxo Fernandez

Proiektu asmatzailea. Diplomaziaren guru bat.