Arteman: euskarazko komunikazio eta diseinu enpresa

2004/12/20
Arteman Arrasaten kokatutako komunikazio eta diseinu enpresa da. Urtetako eskarmentu profesionala duen lantalde gaztearekin dago osatua. Bere jarduna komunikazioan, diseinu grafikoan eta webgintzan oinarritzen da gehienbat. Orain, CodeSyntax-ek garatutako webgunea jarri dute martxan.

Artemanek egiten duen lanaren gaineko informazioa, bezeroen zerrenda, lan-taldearen berri eta albisteak aurkituko dituzu webgunean.

Artemanen lan ildoa bost arlotan banatzen da

  • Komunikazio planak. Komunikazio planen eta kanpainen lantzea.

  • Komunikazio grafikoa. Diseinu grafikoa eta editoriala.
  • Kanpo publizitatea. Hesien edo publizitate kanpo-euskarri estatikoen ustiaketa.
  • Toki hedabideak. Tokimedia. Publizitatearen kontratazioa eta gestioa euskarazko toki hedabideetan.
  • Webgintza. Webguneak sortu eta kudeatzen dituzte.

Komunikazioaren eta diseinuaren gaineko albisteak

Albisteen atala ere badu Arteman.org-ek. Atal horretan, beraien lanen gaineko berriez gain, komunikazioaren eta diseinuaren gaineko albiste zabalagoak argitaratuko dituzte.

CodeSyntax-ek garatuta

CodeSyntax-ek garatu du alde teknikoa, Korpoweb plataforma erabiliz. CodeSyntax-en Korpoweb soluzioak, teknologia dinamikoa eta aurreratua erabiliz, enpresen atari korporatiboei erantzuten diete. Besteak beste, oinarrizko Korpoweb-ak honako ezaugarri hauek ditu:

  • Eleaniztasunerako prestatuta dago
  • Kudeatzeko erraza da
  • Enpresa albisteak eta berriak erraz gehitzea bideratzen du
  • Bilatzaileetan ondo kokatzeko prestatuta dago
  • Diseinu korporatibora moldatzeko gauza da, erabilgarritasuna eta web diseinuaren estandarrak betez.

Webgunearen diseinua Artemanek eta CodeSyntax-ek egin dute, elkarlanean.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.