2025/12/16
2008. urtean jaio zen Azpitituluak Euskaraz proiektua Luistxo Fernandez lankidearen eskutik. Komunitateko lanak koordinatuz, hainbat lagunen bidez azpitituluak kargatuz, eta Open Data Euskadiren eta Filmazpit-en ahalegin publikoek elkartuz, 10 urtean mila inguru azpidatzi bildu ziren. 2018 urtean, CodeSyntax-ek hartu zuen ardura, erakunde publikoekin konpromisoa hartuz: komunitatearen kolaboraziorako irekia izaten jarraitzen du guneak.

2018 urtean, CodeSyntax enpresak hartu zuen ardura Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzetara proiektua aurkeztu zenean. Diru laguntza horri esker webgunearen azpiegitura teknikoa eta diseinua berritu ziren eta eduki berria gehitu zen. 

Webgunearen funtzionalitateak

Azpitituluak Euskaraz webguneak ahalegin komunitario gisa funtzionatzen du, hau da, erabiltzaile batekin erregistratuz gero, azpidatziak eta filmak kargatzeko aukera daukate boluntarioek. Fitxetan erantzun ere egin daiteke, azpidatzi gehigarriak kargatuz, eta albistegian ere parte hartu daiteke, jatorrizko oharrak kargatuz edo erantzunak utziz. Dena den, horretarako ere erabiltzaile gisa login egin beharra dago.

Webgunean bilatzailea eta edukiak alfabetikoki edo dataren arabera bilatzeko aukera ematen du. 

2025 urteko eduki gehikuntza

2025 urtean zeha eduki gehikuntza nabarmena egin da azpitituluak.eus webgunean, esate baterako:

  • 200 film fitxategi berri gehitu dira. 2025 urtean 2.011 film-eko kopurura iritziz. Bi mila film azpidatzita euskaraz! marka bikaina da gure iritziz.
  • 7 telesail ezberdinen 60 atal. (Adolescence, True Detective Night Country, Elsbeth S01, Colin From Accounts, Paris Has Fallen, This Town, Too Much). Aurten 100 telesailen marka gainditu da katalogoan, 104ra iritsiz.
  • Itzulpen automatiko bidezko itzulpenak, test/proba gisa. 2025 urtean 5 izan dira, aurreko urteetako esperimentuari jarraiki.

Proiektua Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak babestu du. 

Eusko Jaurlaritza HPSren logoa

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek