BCSSD: amaiera arrakastatsua industria-sektoreko zibersegurtasun proiektu garrantzitsuari
Proiektuaren helburu nagusia industria-enpresen artean zibersegurtasunari buruzko datuak partekatzeko eredu deszentralizatu eta fidagarri bat sustatzea izan da. Misio argi batekin datuak partekatu, erresilientzia indartu, proiektuak enpresek mehatxu digitalen aurrean hobeto lankidetzan aritu eta aurrea hartzeko aukera izan dezaten eredu berri bat bultzatu du. Mehatxu digitalak etengabe hazten ari diren testuinguru batean, informazio eguneratua eta esanguratsua partekatzea funtsezkoa bihurtzen da aurrea hartzeko, elkarlanean aritzeko eta hobeto babesteko.
Urte hauetan zehar, partzuergoak lan handia egin du honako arlo hauetan:
-
Informazioa partekatzeko azpiegitura deszentralizatu eta segurua eraikitzea.
-
Konpromiso-adierazleen (IoC) eta malware industrialaren analisia egiteko mekanismo automatikoak garatzea.
-
Mehatxuak aurreikusteko baliozko ezagutza sortzeko diseinatutako ziberinteligentzia aurreratuko zerbitzuak sortzea.
-
Tresna horiek guztiak ingurune errealetan balioztatzea, enpresa parte-hartzaileen laguntzarekin.
Gure papera teknologia-bazkide gisa
CodeSyntax-en web-soluzio seguruetan, sistema-integrazioan, arkitektura banatuetan eta datu aurreratuen tratamenduan dugun esperientzia eskaini dugu. Gure parte-hartzea honako hauetan zentratu da:
-
Partekatutako datuetarako sarbide segururako interfazeen garapena.
-
Erabiltzaile teknikoentzako zein ez teknikoentzako ulergarriak diren kontsulta eta bistaratze mekanismoen ezarpena.
-
Datu-arkitekturaren diseinuan lankidetza, elkarreragingarritasunean eta erabilgarritasunean arreta jarriz.
Halako proiektuek berrikuntza arduratsuarekiko eta enpresen arteko lankidetzarekiko dugun konpromisoa sendotzen dute.
Erronka konplexu baterako partzuergo sendoa
3,1 milioi euroko aurrekontua izan duen eta 30 hilabeteko iraupena (2023–2025) izan duen proiektua Perseus Cybersecurity Services-ek gidatu du. Honako partzuergo multidiziplinar nabarmen hau osatu du CodeSyntax-ekin batera JakinCode, Secure&IT, Teknei, AEG Power Solutions Ibérica, Fagor Arrasate S. Coop., TECNALIA Research & Innovation, KONIKER eta IKERLAN Zentro Teknologikoen laguntza izan dugu eta GAIA Klusterra-rena ere bai, horrela Industriako, teknologiako eta ikerketako eragileen konbinatuz.
Proiektuaren helburu nagusia izan da industria-enpresen artean zibersegurtasunari buruzko datuak partekatzeko eredu deszentralizatu eta fidagarri bat sustatzea. Misio argi batekin datuak partekatu, erresilientzia indartu, proiektuak enpresek mehatxu digitalen aurrean hobeto lankidetzan aritu eta aurrea hartzeko aukera izan dezaten eredu berri bat bultzatu du. Mehatxu digitalak etengabe hazten ari diren testuinguru batean, informazio eguneratua eta esanguratsua partekatzea funtsezkoa bihurtzen da aurrea hartzeko, elkarlanean aritzeko eta hobeto babesteko.
Urte hauetan zehar, partzuergoak lan handia egin du honako arlo hauetan:
-
Informazioa partekatzeko azpiegitura deszentralizatu eta segurua eraikitzea.
-
Konpromiso-adierazleen (IoC) eta malware industrialaren analisia egiteko mekanismo automatikoak garatzea.
-
Mehatxuak aurreikusteko baliozko ezagutza sortzeko diseinatutako ziberinteligentzia aurreratuko zerbitzuak sortzea.
-
Tresna horiek guztiak ingurune errealetan balioztatzea, enpresa parte-hartzaileen laguntzarekin.
CodeSyntax-en papera teknologia-bazkide gisa
CodeSyntax-en web-soluzio seguruetan, sistema-integrazioan, arkitektura banatuetan eta datu aurreratuen tratamenduan dugun esperientzia eskaini dugu. Gure parte-hartzea honako hauetan zentratu da:
-
Partekatutako datuetarako sarbide segururako interfazeen garapena.
-
Erabiltzaile teknikoentzako zein ez teknikoentzako ulergarriak diren kontsulta eta bistaratze mekanismoen ezarpena.
-
Datu-arkitekturaren diseinuan lankidetza, elkarreragingarritasunean eta erabilgarritasunean arreta jarriz.
Halako proiektuek teknologia librearekiko, berrikuntza arduratsuarekiko eta enpresen arteko lankidetzarekiko dugun konpromisoa sendotzen dute.
Erronka konplexu baterako partzuergo sendoa
Industriako, teknologiako eta ikerketako eragileen konbinazio estrategikoak aukera eman du proiektua ikuspegi integral batetik jorratzeko. Azken bilerak partzuergo osoa elkartu zuen garatutako soluzioak berrikusteko, sistemaren azken integrazioak baliozkotzeko eta ikasitakoak partekatzeko. 30 hilabete hauetako berrikuntza, lankidetza eta ekarpen teknologikoari amaiera biribila eman zion saio aberasgarri bat izan zen.
Hau guztia Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programaren bidez, SPRIren bitartez, jasotako babesarekin egin da, eta programa hori funtsezkoa izaten jarraitzen du Euskadin halako proiektu kolaboratiboak errealitate bihur daitezen.
Etorkizunera begira: datu-eremuak eta lankidetza digitala
Emaitza teknologikoez gain, BCSSD proiektuak lankidetzarako metodologia bat, elkarrekin berritzeko gaitasuna duten eragileen sare aktibo bat eta beste sektore edo eskualde batzuetara esporta daitekeen eredua utzi ditu ondare gisa.
CodeSyntax-en uste osoa dugu datu partekatu eta seguruetarako espazioak izango direla datozen urteetan gure enpresen erresilientzia digitala indartzeko gakoetako bat. BCSSD norabide horretan emandako lehen urrats sendoa da.
io estrategiko honek aukera eman du proiektua ikuspegi integral batetik jorratzeko. Azken bilerak partzuergo osoa elkartu zuen garatutako soluzioak berrikusteko, sistemaren azken integrazioak baliozkotzeko eta ikasitakoak partekatzeko. 30 hilabete hauetako berrikuntza, lankidetza eta ekarpen teknologikoari amaiera biribila eman zion saio aberasgarri bat izan zen.