Begira, Ulma taldearen aldizkariaren webgunea

2012/12/04
Hainbat urte daramatza Ulma taldeak Begira aldizkari korporatiboa plazaratzen. Orain arte bazkide eta langileei zuzendu zaie soilik, baina webgune berriarekin zabalkundea handitzea dute helburu.

Begira aldizkariaren webgune berrian Ulma talde osoan sortzen diren albisteak plazaratzen dira, negozio bakoitzarenak zein korporazioarenak. Aldizkari fisikoak bere horretan jarraituko du, argitalpen-data zehatzik gabe urtean hiruzpalau zenbaki ateraz. Webguneak berehalakotasuna emango die negozio bakoitzaren arduradunei, albistea sortu ahala argitaratu ahal izango dutelako.

Ulma taldearen aldizkari korporatiboa

 

Ez da lehen aldia paperezko aldizkari korporatiboak Internetera eramaten dugula, horra hor TuLankide, Mondragon taldearen aldizkari korporatiboaren webgunea. Biak ala biak Plone eduki kudeaketarako erreminta eginez garatu ditugu.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.