Bergarako Udal Artxibo Historikoa Interneten

2008/05/23
Bergarako Udal Artxiboak herriko Udalak sortu eta jaso dituen agiriak gordetzen ditu. Orain, agiri horiek kontsultatu ahal izango dira Internet bidez CodeSyntax-ek garatu duen web aplikazioari esker.

Euskal Herrian lehen udal artxiboa da Bergarakoa bere agiriak web bidez kontsultatzeko moduan jartzen dituena.

60.000 erregistrotik gora kontsulta daitezke orain, guztiak idatzizkoak. Bigarren pausua izango da Udal Artxiboan gordeta dauden 23.000 bat argazki eta bideoak webgunean kontsultagai jartzea.

Lan ederra Bergarako Udal Artxiboarekin batera eraman dena. Eadmin blogeko Iñaki Elorza-k tecnologia pop deitzen duen zenbait elementu gehitu dira, bideoren bat edo Tagzania-ko mapak , eta datu baseen garapena, bilaketa sistema, informazioaren antolaketa eta arkitektura lan handia du, herritar, ikertzaile, ikasle eta jende osoari artxiboa hurbiltzeko nahian.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.