2006/01/05
Produktu berria kaleratu du CodeSyntax-ek: Bitakora. Zope produktu bat da, multiblogak sortzeko, blog komunitateak kudeatzeko: software librea eta euskaratua. Gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioak ere bai, 0.1 bertsio honetan.

Hona produktuaren gunea: www.codesyntax.com/bitakora

Blog komunitateak sortzeko, Zope dakien programatzaile batek instalatu beharko du produktua. Ondoren, komunitate horren barruan, irekita uzten bada, edozein bisitarik sortu ahal izango du blog bat bizpahiru urrats sinpletan. Era horretako euskarazko komunitate bat laster jarriko dugu abian: Blogak.com

Banakako blog bakoitza ohiko tresneriarekin dator, barrutik (kudeaketa pantailak) zein kanpotik euskaratua. Besteak beste, tag edo etiketa bidezko antolaketa modu bat dauka, gure ustez interesgarria.

Kudeaketa orri horien pantaila-irudi batzuk hemen

Software librea eta doakoa da Bitakora. Euskarazko lehen bertsio honen itzulpenak ere eduki libretzat jotzen ditugu (Creative Commons ShareAlike). eta Tumatxan kontsultatu daitezke, edo beratik jaitsi, hemendik.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek