BPTD, Basque Precision Technology District, enpresen elkartearen sorrera

2019/05/09
CodeSyntax-ek BPTD enpresen elkartearen sorreran parte hartu du fundatzaile moduan , beste enpresa eta erakunde askorekin batera. Helburua Basque Precision Technology District esparruaren berrindustrializatzea bultzatzea da.

BPTB elkartearen bisioa distritoa doitasun-mekatronikan nazioarteko erreferentea izatea da. Eduardo Zubiaurre izango da elkartearen presidentea eta Debegesak hartuko du bere gain idazkaritza teknikoa hurrengo egunetan lan-taldeak eta ekintza plana abian jartzeko.

BPTD elkartearen bisioa doitasun-mekatronika eta precision technology delakoetan  nazioarteko erreferentea izatea da. Izan ere, mekatronika produktu konplexuak diseinatu ahal izateko mekanika ingeniaritza, elektronika ingeniaritza eta konputagailu eta komunikazio ingeniaritzen integrazioa da, eta badugu horren inguruan ezaguera eta baliabideak.

Basque Precision Technology District

Hori lortzeko, presidenteak aipatu zuen moduan, elkartea funtsezko lau zutabeetan oinarrituko da.

  • Garrantzitsuena, enpresen elkarlana, batera proiektu berriak atera ditzagun.
  • berrikuntza, gure eremuan dauden baliabideetaz - enpresak, zentro teknologikoak, hezkuntza zentroak, erakundeak, ... - baliatuz eta behar direnekin osatuz, proiektu estrategikoak aurrera eramateko-
  • talentua, hezkuntza gaitasunak sendotuz, ezaguera berriak garatuz - adibidez, doitasun-mekatronika masterra - eta bestelako ekimenak martxan ipiniaz, talentua erakarri eta finkatzeko distritoan.
  • enpresa inkubazioa, distrituan bertan proiektuak garatzeko edo kanpotik bertan hezitzeko proiketuak erakarriz.


Constitución de la Asociacion BPTD

Azkenean, denon indarrak batuz industria ekonomiaren zerbitzura lan esparru eraberritzailea, innobadorea eta iraunkorra sortzea nahi da.

Enpresa fundatzaileak; Agme, Apel, Codesyntax, Danobat Group, Debegesa, Delteco, Eitek Informática, Engranajes Ureta, Etxe-Tar, Electricidad Gorosabel, Grip On Tools, Grupo Unceta, Gurelan, HRE Hidraulic, Ibermática Industrial, JAZ Zubiaurre, Kirolbet, Manufacturas Resort, Microdeco, REC Accesorios, Somabe, Talka Media, Urkotronik, Electricidad Urki, Mecánicas de Precisión Bikain, Industrias Mail eta Tornillería Oruesagasti izan gara, baina hurrengo egunetan enpresa eta erakunde berriak gehituko dira.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.