CodeSyntax.com webgunea berriztu dugu

2011/07/28
Uztailaren hasieran berriztu genuen gure webgune hauxe. Bi arrazoi nagusi genituen horretarako: batetik, eguneraketa teknologikoa, eta bestetik webgunearen planteamendu orokorra.

Uztaila arte bizirik izan genuen bertsioa estatikoegia suertatzen zitzaigun, hasiera orria bereziki. Lau zerbitzu nabarmentzen genituen, eta hortxe egon ziren bi urtez mugitu ere egin gabe. Bestalde, Albisteak eta Bloga atala bateratu egin ditugu; iruditzen zaigu nahasgarria egiten zitzaiela erabiltzaileei (baita guri ere) bi atal ezberdin bezala mantentzeak.

Gure enpresa eta zerbitzuak azaltzeko erarik egokiena gure lana eta esperientzia da, eta bertsio berri honetan indar berezia ematen diogu egindako proiektuei, hasiera orrian hauek nabarmenduz. Uneotan bost proiektu azaltzen ditugu eta asmo irmoa daukagu sarri-sarri eguneratzeko.

Eta nola ahaztu sare-sozialak. CodeSyntax osatzen dugunok Twitter darabilgu gehienbat (Google Plus ondo testeatu artean, bederen) eta berau jarri dugu hasiera orrian.

Teknologiari begiratuz gero, webgune berria Plone 4 erabiliz garatu dugu. Aurrekoan aipatu genituen Plone 4 bertsioak dituen abantailak eta ezaugarriak.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.