Plone 4 bertsioaren abantailak

2011/07/20
Gure enpresan garatzen ditugun proiektu gehientsuenak Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz egiten ditugu. Zopen oinarritutako CMS hau urteetan erabili dugu eta gure ikurtzat jo dezakegu, Django-rekin batera.

Plone software libreko eduki kudeaketarako sistema malguenetako bat da; urte hauetan zehar proiektu oso ezberdinetan erabili dugu: administrazioarentzako atariak, enpresa eta erakundeentzat webgune publikoak, albistegiak, online dendak edota intranetak, besteak beste.

Plone 4 bertsioak hainbat abantaila eskaintzen ditu aurrekoekin alderatuz:

  • Azkartasuna: Aurreko bertsioa baino %50 azkarragoa, merkatuko kode-irekiko eduki kudeaketarako sistema (CMS) azkarrenetakoa bilakatuz.
  • Erabiltzeko erraztasuna: interfazeak garbitu egin dira, erabiltzeko intuitiboagoak bilakatuz. Bestalde, bertsio berriak HTML editore berria dakar (TinyMCE).
  • Bilaketa eta indexazio hobekuntzak.
  • Erabiltzaileen esperientzia pertsonalizatzeko aukera gehiago.
  • Fitxategi handiak kudeatzeko hobekuntzak.

Bertsio berri honen ezaugarri eta abantaila guztiak ezagutzeko sartu Ploneren webgunean bertan.

Plone 4 erabiliz egindako beste proiektu batzuk

Codesyntax.com webgunea bera Plone 4 adibide bat da, baina gure webgunea ez da Plone 4 erabiliz garatzen dugun lehena. Besteak beste ondorengo lan hauek publikoak dira jada:

Malagako Libre Software World Conference

Hemen duzue Eneko Astigarraga CodeSyntax-eko kudeatzaileak Malagan urrian Libre Software World Conference-en Plone 4-ri buruz emandako hitzaldian erabilitako materiala:

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.