Mondragon Unibertsitatearen webgune berria

2011/01/11
Azken hilabeteetan Mondragon Unibertsitateko irakasle eta aditu lan-talde batekin elkarlanean jardun dugu unibertsitatearen webgune berria garatzeko.

Gabonen bueltan plazaratu zen Mondragon Unibertsitatearen webgune berria hainbat hilabetez gogor lan egin ostean. Hona hemen webgunea eta proiektuaren zenbait ezaugarri:

  • Mondragon.edu-ren aurreko bertsioa 2006ko hasieran jarri genuen martxan, ia 5 urte egin ditu webgunearen bertsio horrek beraz.
  • Irisgarritasunerako prest dago: tekla azkarrak, testuaren tamaina moldatzeko aukera, HTML irisgarria..
  • 15.000 inguru eduki elementu (orri, argazki, fitxategi, albiste...)
  • 50 erabiltzaile editore aktibo. Ez dago webmaster dedikaturik.
  • 3 fakultateen azpiwebguneak + 8 atari berezitu
  • Wordpress-ekin integrazioa blog komunitatea egiteko
  • Twitter eta Facebook-ekin lotura

Plone 4 erabili dugu webgunea egiteko:

  • Plone 3 baino %50 azkarragoa da orokorrean. Merkatuko software libreko CMS azkarrenetakoa da Plone.
  • Erabilterraza. Interfazea garbitu eta errefinatu da eta kudeatzeko oso erraza da. Gainera HTML editore berria dakar (TinyMCE).
  • Instalatu eta eguneratzeko oso erraza. Defektuzko konfigurazioarekin 10 minututan jarri daiteke martxan.

Eguneraketa:

Mondragon Unibertsitatearen MU Telebistan webgune berriaren inguruko erreportajea prestatu dute:

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.