Malagako Libre Software World Conference 2010

2010/10/28
"Nosotros no cancelamos" lemapean muntatu da Malagako Libre Software World Conference 2010 eta bartan izan gara, software askearen ekosisteman mugitzen diren erakunde, eragile eta batez ere sektoreko beste enpresa askorekin.

MalagaEgunotan Libre Software World Conference delakoa ospatzen ari da Malagako kongresu jauregian.

Azken urteetan Andaluzia eta Extremadurako Gobernuen artean urtero antolatzen duten Software Libre makro-konferentzia ofizialetan (http://www.opensourceworldconference.com/) izan gara, baina gure harridurarako, aurten ospatu behar zena bertan behera bota dute iragarrita zegoen eguna baino 3 aste lehenago!

Egia esan, arraroa eta harrigarria iruditu zaigu aurten antolatzaile nagusia zen Andaluziako Juntaren erabakia, ez krisialdi ekonomikoaren aitzakiaz Konferentzia bera ezeztatzea, baizik eta erabakia hain berandu hartzeagatik: urrian bertan, jadanik Konferentziara bertaratu nahi zuen jendeak hotelak eta bidaiak antolatuta zituenean.

Egoera horren aurrean, Andalibre eta ASOLIF Software Libre enpresen Federakuntzatik, konferentzia alternatiboa muntatu da hasierakoa pentsatuta zegoen egun berdinetarako, Urriaren 27rako.

Konferentzia "alternatibo" berria "Nosotros no cancelamos" lemapean muntatu da eta software askearen "ekosisteman" mugitzen diren enpresa txikien ikuspegitik antolatu da gehiago, baina Unibertsitate, Administrazio, erakunde eta software libreko bestelako eragileen partaidetzarekin.  Eta azkenean egitarau zabala eta polita osatu da:  (http://www.libresoftwareworldconference.org/index.php/es/sobre-la-conferencia/agenda)

Horrela, atzoko egunean  400 edo 500 pertsona inguru bildu ginen argazkian duzuen Malagako Palacio de Congresos y Exposiciones delakoan-

Arratsaldeko azken orduan atera berria den Plone 4 aurkeztu dugu, justu Bristol-en Plone Conference 2010 ospatzen den egun berean. Bristol-en zeuden CodeSyntaxen benetan Plonen adituak zirenak, baina saiatu naiz Plone 4ak dakarren berrikuntzak azaltzen. Aurkezpena duzu hemen:

 

 

Aurkezpenarekin ez dakit, baina orokorrean konferentzian ikusi eta entzun denarekin, uste dut jendea pozik geratu dela. Batez ere, hain azkar montatu den jardunaldiak eman duen emaitzarekin, eta besteak beste, gaur baloratuko da izango dugun IV Encuentro empresas ASOLIF delakoan. Ea aurrerago kontatzerik dugun.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.