2005/04/27
Joan den ostiralean aurkeztu zuen CodeSyntaxeko lankide Mikel Larreategik Coreblog euskaratuaren bertsio berria. IEB 2005 Biltzarrean izan zen eta sarean jarri dugu aurkezpena

Coreblog euskaratu honen beste bertsio bat ere kaleratu genuen lehenago, baina honako berriak ezaugarri interesgarriak ditu:

  • Kudeaketa eta edizio interfazeak ZMItik atera ditugu.
  • Data editagarria da. Sarrera baten data alda daiteke nahi erara edozein unetan.
  • Irudi gehikuntza eta kudeaketa: mezuetan integratuta geratzen dira irudiak. Aukera hau, Jeff Hicks, Brady Davis eta Blogplot-eko lagunek garatu zuten eta geurean aprobetxatu dugu.
  • Trackback eta erantzunen kontrola kudeaketa interfazean integraturik.
  • Mikro-CMS bat, edukia kudeatzeko sistema bat, eduki finkoak izateko, eta fitxategi eta irudiak kargatzeko.
  • CSS bidez ukitzen da diseinu osoa, eta erabiltzaileak zuzenean edita dezake. Dena euskaratua. Espainolezko eta ingelesezko bertsioak prest, eta beste gizkuntza batzuetan lokalizatzeko aukera irekita.

Demo bat hemen eta produktua jaisteko eta instalatzeko, hemen gehiago

Edizio interfazea, blogari arruntarentzat, aterata dago guztiz ZMI-tik.

Halaxe darabilte une honetan Goiena.net-eko blog komunitatean diharduten blogariek, Zope interfazearen arrastorik ikusi gabe. Interfaze berria ez dago bistan bisitarientzat, baina hemen duzue irudi bat, ideia bat izan dezazuen.

Blog dotoreak ari dira sortzen tresna berriarekin, hala nola Zinema , Joxe Aranzabalen Faroa edo Goio Aranaren Superbai

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek