Debabarrena kazetari espezializatuei erakusten

2011/09/28
Asteburuan mendi-bizikleta alorreko zenbait kazetariri gure eskualdea erakusten jardun genuen, Debabarreneko BTT zentroa promozionatzeko. Guretzat ia-ia ohikoak izan arren kazetariei izugarri gustatu zaizkien txokoetan barrena ibili gara: Laranga, Olatz, Arnoate, Itxaspe, Sakoneta eta flyscharen ingurua, Kalamua, Karakate eta abar.

Debabarreneko BTT zentroaren promoziorako egindako ekintza hau Debegesa, Itxaspe eta gure artean antolatu dugu, asteburuan zehar gure eskualdeko ibilbide eta paisaiak erakusteko asmotan.

Papereko bi aldizkari, El mundo de la mountain bike eta Planeta MTB, eta interneteko beste bat, Red ciclista, izan genituen gurean. Bertan erreportaiak aterako dituzte eskualdeko mendi-bizikleta ibilbideei buruz. Beste aldizkari batzuetan ere agertuko da, horretarako propio prestatu ditugun erreportajeei esker.

Argazkilariek lan itzela egin zuten eta ziur gaude erreportajeak primeran geratuko direla. Begira bestela Diegok eta Juanen lanaren laginari. Besteok ere egin genuen gure ahalegin xumea bailara dotore-dotore ateratzeko:

Sakonetan

Argazkiak ateratzeaz gain Twitterren ere jardun dugu txioka #BTTbarrena gakoarekin.

Kazetariek Itziarko Txerturi goikoa nekazalturismoan hartu zuten ostatu eta eskualdeko zenbait jatetxe bikain ezagutu zituzten, hala nola Itziar ostatua, Ibaiondo, Urberu edota Kresala jatetxeak.

Ekintza honek Debegesa, Elgoibarko udala eta BTT Euskadiren babesa jaso du.

Korok eta Iñakik post luze bat idatzi dute blogean.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.