2022/09/22
APPean garapen teknikoak egiten ari garen bitartean, eduki berria ere gehitu dugu gure datu-basera: mendi berriak, informazio praktiko eguneratua eta 100 Track gehiago.

Euskal Herriko mendien informazioa biltzen duten proiektua dira Mendiak APPa eta Mendiak.eus webgunea. Euskal Herriko mendien inguruko informazio osatua emateaz gain, ia 3000 mendiren informazioarekin, euskal mendizaleentzat tresna erakargarri eta baliagarria izatea da gure helburua, norbere igoerak markatzeko aukera ematen duena, argazki, data eta estatistikekin.

Aplikazioak 7 urte beteko ditu aurten eta CodeSyntaxen jarraitzen dugu alderdi teknikoa hobetzen zein informazio praktikoa eguneratzen eta gehitzen. Azken hilabeteotako helburuetako bat azken hori izan da, eta eduki asko gehitu dugu azken asteotan. Datozen hilabeteetan APParen eta webgunearen azpiegitura teknikoa goitik behera eguneratzea izango da gure erronka, duela 7 urte sortutako azpiegitura gaur egungo behar eta teknologiara ekartzeko.

Eduki berria gehitu dugu gure datu-basean

  • 150 mendi gehitu ditugu gure datu-basera. Asko eta asko mendizaleen eskaerei jarraituz gehitu ditugu, emailez jasotako proposamenei esker. Une honetan Euskal Herriko 2.756 mendiren fitxak  aurkituko dituzue gure datu-basean.
  • 100 Track gehitu ditugu gure datu-basera. Dagoeneko 500 mendi baino gehiagotan aurkituko duzue GPX bidez sortutako tracka, igoerako ibilbide nagusia zein den adieraziz.
  • Informazio praktiko zabalagoa eta argazki berriak ere aurkituko dituzu Mendiak.eus egitasmoan. Jarraitzen dugu mendietako informazioa osatzen, irudiak gehitzen... eta azken asteotan 60 mendiren fitxak editatu ditugu, ahalik eta informazio osatuena eskaintzeko asmoz.

2016ko udazkenean sortu genuen Mendiak webgunea eta APPa, Euskal Herriko mendien datu-basea. Euskal Herriko 2.800 mendi ingururen informazio osatua ematen du eta, gainera, mendizaleei tresna erabilterraz bat eskaintzen die euren igoerak markatzeko eta lagunen artean partekatzeko.

Aplikazioa euskaraz dago eta Androiderako zein iPhonerako dago garatuta. 

Lortu Google Play dendan

Lortu Google Play dendan

 

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek