Egokitu zure webgunea mugikorretarako

2015/03/18
Mugikorrak erabiliz nabigatzen dute erabiltzaileen %40ak albiste eta aktualitateko webgune askotan. Sektore industrialetan %10 inguruk. Eta web gehientsuenetan bien artean. Gero eta pisu gehiago daukate, eta Google-ek kontuan hartzen du ea webgunea mugikorretara egokitua dagoen edo ez.
Google mobile friendly

Google mobile friendly

Webgune ia guztiak bat datoz estatistika batean: bisitari-kopuru handiena Google-etik iristen da. Horregatik da garrantzitsua duela aste batzuk egindako iragarpena: Mugikorretara egokitutako orriak nahi dituzte. Apirilaren 21etik aurrera aldatuko du algoritmoa Google-ek, egokituta dauden webguneak sarituz, eta egokitu gabeak kaltetzen bilaketen emaitza-orrian, betiere mugikorretako bilaketetarako.

Gaur egun, mugikorra erabiliz bilaketa bat egitean irudian ikus dezakegun moduko emaitza dakusagu, "mobile friendly" (mugikorretara egokitua, "Para móvil" gaztelerazko mugikorretan) mezu eta guzti, dagokionean.

Suposatzekoa da apirilaren 21etik aurrera mugikorretara egokituriko webguneak gehiago azalduko direla emaitza-orriko lehen postuetan. Beraz, aldaketa garrantzitsua datorkigu.

Nola jakin zure webgunea egokitua dagoen?

Google-ek berak esango dizu ea zure webgunea mugikorretara egokitua dagoen edo ez. Sartu hemen, idatzi zure webgunearen helbidea eta sakatu "analyze" botoia.

Nola egokitu webgunea mugikorretara?

Responsive design edota diseinu arduratsua bezala ezagutzen dugun teknika da mugikorretarako prest egoteko modurik egokiena. Etxe honetan kaleratzen ditugun azken proiektu guztietan darabilgu diseinu arduratsua; eta beste zenbait kasutan berdiseinuak eta egokitzapenak egin izan ditugu sasoi berriei heltzeko. Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.