Egunean Behin denboraldi berrian, "Zuzeneko finala" egingo dugu

2019/09/04
Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldia irailaren 16an hasiko da. Denboraldiko berritasunetako bat izango da Zuzeneko Finala egingo dugula abenduan.
San Agustin kulturgunea Azpeitia, finala egingo den tokia.

San Agustin kulturgunea Azpeitia, finala egingo den tokia.

Gorde data egutegian: abenduaren 14an, larunbatarekin, egingo dugu finala Azpeitiko San Agustin kulturgunean eguerdian, 12.00etan. Azpeitiko Kulturaz kooperatibaren laguntzarekin antolatuko dugu final hori, sari bereziak izango dira, eta mekanika eta formatua oraindik itxi gabe dugun arren, zuzeneko izaerarekin zera lortu nahi dugu: elkartutako guztiek aldi berean jokatuko dituzte partidak, galdera berdinekin, berdintasun osoan.

Finalekoaz aparte Egunean Behin-ek asteroko mekanikarekin jarraituko du, egunero partida bat jokatzeko sistema hori, ausazko hainbat galderarekin, eta babesleek eskainitako sariekin: asteko irabazleari, eta zozketa bidez egunero jokatzen dutenen artean. Pizgarri horiez gain, finalera begira, beste extra bat ere bai: asteroko 10 lehenek gonbidapena jasoko dute abenduko zuzeneko finalean parte hartzeko.

Irailetik abendura, horrela beste 100 bat lagun gehitu ahal izango ditugu. Finaleko aretoan 200 lagun arte bildu nahi ditugunez, lekuak osatzeko izena emateko modu bat jarriko dugu martxan aurrerago.

Prestatu, beraz, irailaren 16tik aurrera berriz Egunean Behin jokatzeko. Ez baduzu jokoa ezagutzen, hemendik instalatu:

Jokoa jada baduzu mugikorrean, lasai, notifikazioak bidaliko ditugu eguna iristean. Eta bide, batez, jarraitzen ahal gaituzu orain Twitterren eta Facebook-en:

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Luistxo Fernandez

Proiektu asmatzailea. Diplomaziaren guru bat.