Enpresarean azokan parte hartuko dugu

2012/09/27
Datorren urriaren 2an, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bultzaturik ENPRESAREAN azoka antolatu da. Ekimenaren bitartez enpresen arteko elkarlana sustatu nahi da, proiektu berriak abiarazteko gune izan nahi du, eta hornitzaile eta bezero berriak topatzeko aukerak zabaldu nahi ditu. Donostiako Kursaalean gauzatuko da eta bertan izango gara.
Enpresarean, "Enpresa sarea euskaraz" ekimena. Urriaren 2an Donostiako Kursaalean

Enpresarean, "Enpresa sarea euskaraz" ekimena. Urriaren 2an Donostiako Kursaalean

ENPRESAREAN ekimenaren helburua arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen artean elkarlana sustatzea, esperientziak zein jakintza trukatzea eta hornitzaile berriak aurkitzea da.

"Azoka" urriaren 2an izango da Donostiako Kursaal Jauregian, egun osoa beteko duen egitarau zabal eta anitzarekin: enpresen erakusleiho edo stand-ak, esperientzien trukaketa, ideien bat-bateko aurkezpenetarako kantoia edo "speaker corner" delakoa, mahainguruak, Coworkinga/networkinga, ... eta abar luzea. Goizeko 9etatik arratsaldeko 18:30etara.

Bertan izango gara eta Berria Taldea, Akting enpresa eta GFAko Berrikuntza diputatuarekin batera, mahainguru batean parte hartuko dugu gaur egungo merkatuan euskarak ematen dituen abantailak aztertzen edo euskarazko merkatua sendotzeko aukera eta erronkei buruz eztabaidatzen.

Erakunde ezberdinen laguntzarekin Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatutako ekimenari buruzko informazio guztia http://www.enpresarean.org webgunean.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.