Enpresarean etorkizunari begira

2013/02/13
2012an abian jarri zen Enpresarean egitasmoa Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bultzatutako proiektua da. Ekimenak helburu ezberdinak ditu, baina euskaraz lan egin nahi duten enpresen arteko harremana eta elkarlana sustatzea nahi du. Gure enpresak ekimenarekin bat egiten du eta ahal dugun neurrian parte hartzen dugu. Gaurkoan hausnarketa eguna izan dugu, Donostiako San Telmo Museoan.
Enpresarean taldeko argazkia

Enpresarean taldeko argazkia

Aurten, 2013 urtean, bultzatzaileen helburua Enpresarean egitasmoa sendotzea da. Horretarako, gaur arratsaldean hausnarketa eguna izan dugu San Telmo Museoan, eta bileran bertan azken hilabeteotako bilakaeraren berri eman eta etorkizunerako erronkak finkatzeko bildu gara, 40-50 lagun.

Arratsaldean zehar ideia ugari mahaigaineratu dira eta horien inguruan mintzatu gara: Enpresarean ekimenak zertan asmatu duen, zertan ez duen asmatu, ekimenetik zer espero dugun edota, behar bada garrantzitsuena, ekimenaren etorkizuna nola ikusten dugun. Jarraipena twitterren esate baterako: #enpresarean

@eastigarraga eta @Joanmari euren taldeetako emaitzak aurkezten. Argazkia @robergutierrez

 

 

Bi orduko eztabaida eta lana laburtzea zaila da, baina bertaratutakoek Enpresarean ekimenaripotentzialtasuna eta gaitasuna ikusten diogula esango nuke. Hau da, enpresen arteko elkarlanari, orain esaten den bezala "koopetizioari", bidea ireki diola, baina era berean, egiteko eta hobetzeko asko dagoela ikusi dugu.

Besteak beste, enpresa gehiago eta anitzagoak gehitzea ekimenari beharrezkoa ikusi dugu, erakunde gehiagorekin elkarlana egin, zabalkunde gehiago ematea, enpresen artean elkarren arteko ideiak landu, iniziatibak sustatu, ekimenak bideratu, ... eta gizarteari horren berri eman ekimena bera handitu eta sendotzeko.

Iaz egindako lanean ondo egindako gauza asko daude eta, era berean, zer hobetzeko gauza puntual asko. Gaurko bileraren laburpena egin et azabaltzeko lana hartu dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartekoek. Baina bidea irekita dago, etorkizuna eraikitzea denon lana izango da, gurea ere bai.

OH: argazkiak Enpresarean ekimena eta Rober Gutierrez

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.