Estatu Batuetarako FON mapak

2006/01/26
CodeSyntax-ek FON wifi sarearekin kolaboratzen jarraitzen du, eta ekimen honek Estatu Batuetako aurkezpen ofiziala egin duen une berean, herrialde hartarako mapak aurkeztu ditugu.

Maps.fon.com helbidea biderkatu egiten da orain, eta Estatu Batuetako mapak ditugu alde batetik, eta Espainiakoak bestetik. Pentsatzekoa da beste herrialde batzuetan ere garatuko dela aplikazio hau: hizkuntzen aldetik ez du arazorik suposatuko, gure teknologiarekin hasieratik bertatik eleanitza baita Google Maps-etan oinarritutako aplikazio hau.

Bi euskal enpresen elkarlana dago proiektu honetan: CodeSyntax eta Alianzo.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.