Going Local, Europako Agenda Digitala Bilbon

2013/11/11
"Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak: errekuperazio ekonomikorako oinarriak ezarriz". Goiburu horrekin atzo azaroak 11 elkartu ginen Bilboko Euskalduna Jauregian, Europar Batzordean antolaturik, "Going Local" jardunaldian.
Internet eta Tb mahingurua

Internet eta Tb mahingurua

Lau saiotan antolatu da Europear Agenda Digitala-ren Going Local, "Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak: errekuperazio ekonomikorako oinarriak ezarriz" jardunaldia:

  • Lehen saioa: Nola finantza daitezke enpresak
  • Bigarren saioa: Telekomunikazioen merkatu bakarra. Errealitatea edo fikzioa?
  • Hirugarren saioa: IKTak eta enplegua, sorrera edo galera?
    Laugarren saioa: Konbergentzia: Telebista Interneten edo Internet telebistan?

 

Going Local - Agenda Digitalaren edukiak

Hogei ponentek baino gehiagok hitz egin dute, eta denak interesgarriak izan dira. Baina laburtze aldera, hauxe azpimarratuko nuke:

  • Sektorearen garrantzia, enplegu sorreran eta zeharkako sektore bezala, bestelako sektoreen lehikortasuna bermatzen dutelako.
  • Zerbitzuetan gaur egun baino arreta gehiago jarri behar dela, eta ez hainbeste azpiegituretan.
  • Lanbide digital berrien erronkari begira profesional digital gehiago behar direla.
  • Europak duen desabantaila Amerikako Estatu Batuekiko. Konpainia eta enpresa handi guztiak AEBkoak direlako.

Jardunaldiak utzi dituen bestelako esaldi eta irudiak #da13es hashtag edo traolaren pean. Era berean, gaztelaniaz izan zenez jardunaldia, oharrak ere hizkuntza horretan hartu nituen eta gaztelerazko nire kronika apur bat osatuagoa aurkituko duzue hemen.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Eneko Astigarraga

Kudeatzailea, CFO. Gorbata janzten duen pertsona kabala.