Euskara eta bilaketak Tagzanian

2006/03/03
Azken egunetan, aukera berriak gehitu ditugu Tagzaniara. Euskaraz ere badago interfazea, azkenean. Eta bilaketaren funtzioa ere jarri diogu. Bisitatu Tagzania berritua.

Tagzaniaren egokitzapena euskarara ez da osoa. Oraingoz, soilik erabiltzailearen interfazea dago euskaratua, eta ez dokumentazio orriak. Horien itzulpena antolatzea lan gehitxo zen oraingoz, izan ere, euskaraz gain, beste hizkuntza batzuetan ere jarri dugu Tagzania: ingelesez (hasieratik), gaztelaniaz eta polonieraz. Beste hizkuntza batzuetara zabaltzea ere espero dugu, eta prest gaude horretarako: dagoeneko, txineraz edo errusieraz edukiak karga daitezke, eta zuzen funtzionatzen dute karaktere-kode horiek tag edo etiketen kudeaketan ere.

Euskarazko itzulpenari dagokionez, Tumatxan utzi dugu berrerabiltzeko moduan.

Bestalde, bilaketa funtzioa ezarri diogu Tagzaniari. Datubase propioa arakatzen da lehenbizi, eta mundu osoko toki-izenen datubase bat gero, bilaketa emaitzak URL sinpleetan agertzen direlarik:

Bilaketan, datubase propioaz gain, munduko toki-izenen datubase bat darabilgu. Geonames izeneko zerbitzu batek eskaintzen du zerbitzu hori, eta hartan oinarritu gara gurea apailatzeko.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.