Euskararen nazioarteko eguna
2008/12/03
Gaur, abenduak 3, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. 1949. urtean sortu zen egun hau Eusko Ikaskuntzaren baitan eta euskararen balio unibertsala aldarrikatzea du xede.

Hainbat ekimen daude antolatuta Euskararen nazioarteko egun honetarako, tartean, Tekniker zentro teknologikoak antolatu duena. Bertan emango du Euskara eta Internet hitzaldia CodeSyntax-eko Luistxo Fernandezek. Urtero antolatzen du Teknikerrek antzerako ekitaldiren bat, igez, adibidez, Andoni Egaña bertsolaria eduki zuten hizlari.
Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek
Beethoven Sprint 2025
2025/06/20
Euskaraldia 2025
2025/05/15