GipuzkoaTIC jardunaldiko aurkezpena

2010/10/15
Atzokoan Luistxo Fernandezek CodeSyntaxi buruzko hitzaldia eman zuen Miramongo Teknologia Elkartegian, Negozioak Sarean Sortzeko eta Kudeatzeko Giltzarriak jardunaldian.

Luistxok CodeSyntaxen sorrera 2000. urtean nolakoa izan zen kontatu zien bertaratutakoei, baita urte hauetan zehar ikasitako hainbat lezio.

Enpresa hasiera batean nazioartekotze eta lokalizazioan oinarritua bazegoen ere webguneen garapenean espezializatu zen gehienbat, hau da, negozio-planak ezin dira hertsiak izan, malguak baizik.

Besteentzako garapenak egiteaz gain proiektu propioak egitea ere funtsezkotzat jo zuen Luistxok, horra adibide moduan Tagzania, Sustatu edota Argazkiak.org.

Bukatzeko, natibo digitalen bultzada eta inspirazioaz jardun zuen Luistxok, baita CodeSyntaxek uneotan dituen oinarri eta planez.

Hona hemen bere aurkezpena:

 

 

Luistxorekin aurretik Trouristeko Imanol Abadek hitz egin zuen, sare sozial gazte honen bilakaera eta bidaien merkatuari buruzko apunte interesgarriak emanez.

Arratsaldeko saioa Ideatecako Eneko Knörrek itxi zuen. Bere esperientzi profesional luze eta emankorra azaldu zuen Enekok, baita Ideateca bideojokoen merkatuan lortzen ari den emaitza ikusgarriak.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.