Aldaketak Google Analytics-en filtroen aplikazioan

2017/03/15
Google Analytics-en "inklusio" filtroetan aldaketa bat nabaritu dugu, eta baliteke zure webguneko estatistikei eragitea. Hemen azalpena.

Dirudienez urtarriletik "include" motako filtro bat baino gehiago gehitzen bada Google Analyticsen, filtroak ETA (AND) kondizioarekin aplikatzen dira, orain arteko EDO (OR)-aren ordez.

Adibidez, gure bezero batek bere barneko saretik zetorren trafikoa neurtzen zuen, eta bista bat hainbat filtrorekin konfiguratuta zeukan. Filtro bakoitzak IP jakin bat hartzen zuen kontutan, beraien egoitza bakoitzeko IP banarekin.

Filtro inklusiboak

Google Analytics-en bista honetan urtarrila arte gure enpresako eta bezeroen enpresako bisitak neurtzen ziren. Urtarriletik ez dabiltza jadanik.

Gertatu dena zera da: ezinezkoa da bisitari batek BI baldintzak betetzea: "CodeSyntax-en IP-a edukitzea" ETA "Bezeroaren IP-a edukitzea", eta horregatik datu gabe gelditzen da.

Gaur egungo filtroen funtzionamendua ondo azalduta dago Analytics-en artikulu honetan.

Nola filtratu IP bat baino gehiago Google Analytics-en

Honen soluzioak "adierazpen erregularrak" erabiltzean datza, behar ditugun IP guztiak filtro bakarrean ezarriz. Ez du ezertarako balio bi filtro jartzea, esan dugun moduan ezinezkoa bait da filtro guztiak aldi berean betetzea, ETA (AND) aplikatzen bait da.

Horrela ba, IP-ak modu honetan jarriko ditugu, pipe bidez eta kontrako barra erabiliz IP zerrenda emanez:

192\.168\.110\.12|192\.168\.110\.11

Honela geldituko da filtroa:

Filtro berria adierazpen erregularrekin

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Gari Araolaza

Ingeniaria, proiektu zuzendaritza. Python, Whitesnake, Scrum, Yngwie Malmsteen.