Gure lanak Buber Sarien finalean

2010/11/24
Euskal Herriko internetzaleek beren webgune gustukoenak bozkatu ostean, azkenengo fasea geratzen da 2010. urteko Buber sarien irabazleak zein izango diren jakiteko. CodeSyntaxek garatutako hiru proiektu eta Tagzania Servicesen bat daude final honetan.

Bederatzi kategoriatan banatzen dira 2010. urteko Buber sariak. Horietako lau kategoriatan CodeSyntaxek eta Tagzaniak garatutako proiektuak ageri dira:

  • Blog korporatibo hoberena: CodeSyntaxen blog hauxe
  • Software librea ondoen sustatzen duen webgunea: EuskalMapa
  • Euskara ondoen sustatzen duen webgunea: Ahotsak
  • Hiritarrentzako zerbitzuen webgune onena: Anesvad

Eskerrik asko gure proiektuen alde bozkatu duzuen guztioi!

Sari-banaketa abenduaren 2an egingo da Gasteizko Europa jauregian.

Gainerako finalistak eta informazio gehiago eskuratzeko sartu Buber sarien webgunean.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.