Haritz Rodriguez seigarren Betor hitzaldian

2013/05/13
Gure Interneteko komunitate honetan ezaguna da Haritz Rodriguez, Xuriken, batez ere 2007 urtearen bueltan sortu zuen Euskaltuberi esker. Gerora proiektu propioetan murgildu zen, bideogintza eta bidaiak jorratuz bereziki. Asteazken honetan blog eta sare sozialen inguruan hitz egingo digu eta bereziki bere azken proiektu BlogOnBrands-i buruz.

Noiz eta non

  • Maiatzak 15, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan.
  • Innogunea - Garate eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50, Donostia)

Programa

  • 18:00 – 18:45 Haritz Rodriguezen hitzaldia, Gari Araolazak moderatua.
  • 18:45 – 19:15 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.

Izen ematea eta informazio gehiago

Aurreko Betor hitzaldiak

Agian kuriositatea izango duzu aurreko hitzaldiak nolakoak izan diren jakiteko. Hemen laburpenak:

  1. Txomin Jauregi eta Deskontu.com
  2. Iñigo Arandia eta Kaixomaitia.com
  3. Iruri Knörr eta Ideateca
  4. Javier Etxebeste eta Nestoria
  5. Nagore Guarretxena eta Akting

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.