Hedabideen eta sare-sozialen bidegurutzean jardunaldia

2010/11/11
Twitter komunikazioan izaten ari den eraginaren inguruko jardunaldia antolatu dugu datorren asterako, CodeSyntax-en 10. urteurrena etorkizunera begira ospatzeko. Hedabide molde berriak, Twitter komunikatzeko formatu gisa eta Umap proiektuaren aurkezpena egingo dugu bertan.

Codesyntax-ek 10 urte betetzen ditu, Umap proiektua sareratzearekin batera. Hori dela eta, bezero eta lagunekin elkartzeko aukera bat ikusi dugu, Twitter eta komunikazioaren inguruan jarduteko. Ekitaldia antolatu dugu datorren asterako, bi hizlari gonbidaturekin:

Horrez gain, beste Luistxo Fernandezek ere jardungo du, Umap proiektuaren aurkezpenarekin. Hizlari bakoitzak 10 minutu hartuko ditu, gero galderetarako edo elkarrizketarako tartea egongo da, eta piskolabisa zerbitzatuko dugu.

  • Non: CodeSyntax-en egoitza, Azitaingo Industrialdea 3k, Eibar.
  • Noiz: azaroak 17, arratsaldeko 16.00etan.

Sarbide librea, baina mesedez eman izena formulario honetan:

 

umapeu

Umap-en prentsaurreko aurkezpena

Jardunaldi hau asteazken arratsaldez izango da CodeSyntax-en bulegoetan. Horren aurretik, asteazkenean bertan, prentsaurrekoan aurkeztuko dugu Umap.eu, Donostian.

Non: Bic Berrilan-en egoitza, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia, Mikelategi pasealekua 56, 1. solairua.

Noiz: azaroak 17, asteazkena, goizeko 10.00etan

Norentzat: Hedabideak oro har, baina arratsaldeko ekitaldira ez baduzu etortzerik, eta Donostian egonik goiz horretan interesa baduzu, zatoz lasai, deitu mesedez 943 821 780 telefonora.

Interneteko teknologiara dedikatutako euskal enpresa da CodeSyntax. 10 urte bete ditu aurten, eta puntako webgune eta web aplikazioak garatzen ditu bere bezeroentzat. Produktu propioak ere garatu izan ditu urteotan, euskarazko Interneteko esparruan erreferentzia argiak dira Sustatu.com edo Blogak.com blog komunitatea, kasu; edo Tagzania.com proiektu geografikoa. Orain, Umap kaleratu dugu, hedabideen eta sare-sozialen bidegurutzean, unean uneko 'realtime' informazioaren kudeatzaile indartsu bat.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.