II Morfeo Jardunaldietan

2007/11/26
Morfeo project I+G+B ekimena ezagutzera emateko azaroan 26 eta 27an Euskadin antolatu diren II Morfeo Jardunaldietan parte hartu dugu. Morfeoren barruan gauzatzen ari diren I+G+B aktibitateak, MyMobileWeb teknologia, EzWeb teknologia, EzForge teknologia, ... aurkeztu dira eta LMS, GroupWare, CMS, Forge, .. aplikazioen lantaldean eta Web X.0 - Mugikortasuna - AmI - Semantika aplikazioen lantaldean gure lanak aurkeztuko ditugu.

Telefonica I+D da ekimenaren bultzatzaile nagusia, baina azken finean, Morfeo proiektuak kode irekiko softwarearen inguruan enpresa handi, enpresa txiki eta ertainak (ETEak), unibertsitateak, ikerketa zentroak eta administrazioaren artean elkarlanerako esparrua sortu nahi du.

CodeSyntax -en etorkizuna ikusten diogu Morfeo Project kasuan bezala, kode irekiko softwareari lotutako ereduei, lanean ari gara Morfeon eta iaz egin genuen bezala, gehitu egin gara gaurko jardunaldira.

Antolakuntza ESI-ren (European Software Institute - www.esi.es) eskutan egon da eta Zamudioko egoitzan egin da eta agenda osoa .pdf formatoan hemen dago

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.