Informazio Geografiko Sistemen alorrean, GoogleMaps-ekin

2005/07/08
Googlek bere GoogleMaps aplikazioaren API-a ireki duenetik, tresna ugari ari dira sortzen munduan. Informazio Geografiko Sistemen alorrean, aplikazio dinamiko interesgarriak (eta garapen azkarrekoak) egin daitezkeela erakusteko, CodeSyntax-ek Sanferminak mapeatu ditu satelite bidez, egunez eguneko entzierroen partea erantsiz.

Euskal Herrian tresna hauek izango dute garapenik, dudarik ez daukagu.

Potentzialitatez, Iruñea ingurua, Bilbo Handia, eta kostalde zati bat, Jaizkibel ingurutik Zibururaino doana, dira sateliteko irudi erresoluzio handiena dutenak GoogleMaps-en.

Horrez gain, Gipuzkoan bereziki aplikazio indartsuak sortzeko aukera dago, Gipuzkoako Foru Aldundiak datu geografikoen biltegi ikaragarri handi eta aberatsa daukalako, b5m.gipuzkoa.net zerbitzuan.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.