Interneten egoera 2012an

2012/10/10
Txosten argigarri eta interesgarria atera du Bussines Insider webguneak Interneten erabilpena dela eta. Orain arteko erabilpenaren datuak emateaz gain prospektiba apur bat eginez etorkizuna nolakoa izango den iragartzen du. Eta etorkizuna mugikorretan dago.

Sustatun irakur dezakezu txostenaren azalpen sakonagoa, hona zertzelada batzuk soilik ekarri ditugu:

  • Munduko biztanleriaren %30a dabil interneten, 2.500 milioi pertsona.
  • Sare sozialetan denbora gehiago pasatzen dute erabiltzaileek, webguneetan baino gehiago.
  • Mugikorren pixua indartzen ari da etengabe:
    • 2011an smartphone gehiago saldu zire ordenagailuak baino.
    • 2015ean trafikoaren %75a gailu mugikorretatik etorriko da.
    • Geroz eta erosketa gehiago egingo dira mugikor bidez. AEBetan populazioaren %38ak egin du inoiz erosketaren bat mugikor bidez.
    • Mugikorren plataformak direla eta, Apple eta Android nagusi, bakoitza bere berezitasun eta ñabardurekin.

Esan moduan, hemen Sustatuko artikulua, eta hemen jatorrizkoa Business Insiderren.

Mugikorrak hartzen ari diren pixua argi xamar daukagu gurean. Webgune berri baten garapena egitean ez dugu jada prestatu behar ordenagailuko pantaila tradizionalean ondo ikusteko soilik, tabletak eta mugikorrak ere buruan dauzkagu diseinu arduratsuaren filosofia jarraituz.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.