2020/06/29
Pasa den asteazkenean, ekainaren 24an, Ionic taldearen lehen konferentzia izan zen. Etxeko egonaldiari etekina ateratzeko asmoz, dena online antolatu zen. Emanaldia Youtube bidez egin zen eta galderak egiteko kanala Twitter izan zen, #askioniconf traola erabiliz

Internet bidez egiteak duen abantaila handiena, mundu osoko pertsonak bateratzea da. AEB, Kolonbia, Singapur, Alemania eta Pontevedratik.

Nahiz eta Ionic aplikazio hibridoak garatzeko tresna izan, oro har, Javascript ekosistemaren erabilgarritasunak jorratu zituzten. Sentimenduen analisia, IoT-ren erabilpena, lanen automatizazioa GitHub-eko robotak erabiliz, Ionic gestures api berria web animazioak eta jestuak sortzeko. Eta nola ez, oso presente egon ziren gaur egungo hiru protagonista nagusienak: Angular, React eta Vue.

Urteak dira Ionic Framework-arekin lanean gabiltzala eta mundu honetan nolabaiteko esperientzia izan duenak oso ondo jakingo du zeinen azkar aldatzen diren gauzak. Garai batean, Ionic Angularren oinarrituta zegoen, haren dependentzia izanez. Gaur egun, abstrakzio maila handiagoa lortzeko ahaleginetan, Framework-a Web Component-etan oinarrituta dago. Honek, framework anitzetan erabiltzeko aukera ematen digu. 

Abstrakzio mailari dagokionez, Lukas Ruebbelke-k oso ondo azaldu zuen. Zenbat eta abstrakzio maila altuagoa lortu, orduan eta eskalatzeko aukera handiagoa izango dugu. Kent Block-en hitzetan: Funtzionarazi, ondo egin, azkar egin. Hitzaldia

 

Make it work, make it right, make it fast

 

Web component-ei buruz, Ana Cidre-k, Auth0-eko taldearen partaidea eta ngSpain-eko antolatzailea, jardunaldi oso interesgarria eman zuen. Teknologia honen erabilpena eta onurak aurkeztu zituen. HTML etiketa batean, osagai berrerabilgarriak erabiltzeko aukera, JavaScript-a, HTML-a eta CSS-a bateratuz. Bere adibidean, nola ez, saioa hasteko botoi baten berrerabilpena azaldu zuen, logika osoa etiketa batean isolatuz. Hitzaldia

 

Html login button

 

 

Nahiz eta JavaScriptaren mundua Frontend eta Backend-era zuzenduta egon, IoT-ek (Internet of Things) aipamen berezia izan zuen. Honetan, Karo Ladinok jardun zuen, robotikan ingeniaria. Johnny-Five liburutegia eta Arduino bat erabiliz egin daitezkeen gauzak azaldu zituen. Dokumentazioa eta adibideak anitzak dira. Gainera, JavaScript-ekin ondo konpontzen bazara, ez duzu hizkuntza berririk ikasi beharko. Beraz, ez duzu kuxkuxeatzen hasteko aitzakiarik izango. Hitzaldia

Alternative controllers

 

Bitxikeriei lotuta, Diana Rodriguez, Vuejs eta Azure BaaS (Backend as a service) erabiliz, zoriontasun detektore bat aurkeztu zuen. API horren bitartez, argazki baten aurpegi azterketa egin dezakegu. Hau da, aurpegiaren adierazpenak arakatzea, hala nola zoriontasuna, mespretxua, neutraltasuna eta beldurra. Hitzaldia

Picture-inator

Bukatzeko, aipamen berezia egin nahi diet konferentzian parte hartu zuten hizlari guztiei. Gauza asko utzi ditut kanpoan, ezinezkoa izango litzatekeelako dena laburtzea. Horregatik, konferentzia ikusteko gonbita egiten dizuet. Izan ere, JavaScript lengoaia, Python-ekin batera, ingurune gehienetara egokitzen diren lengoaiak dira, gure eguneroko teknologiaren parte izanik.

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek