Javier Etxebeste laugarren Betor hitzaldian

2012/03/26
Etorkizunaz hitz egitera etorriko zaigu Javier Etxebeste laugarren Betor hitzaldian. Yahoon eta Nestorian izandako ibilbidearen errepasoa egingo du, baina ez da bere hitzaldiaren muina izango. Etorkizunaz duen ikuspegia partekatzera etorriko da. Apuntatu apirilaren 26a agendan, mereziko du eta.

 

Noiz eta non

  • Apirilak 26, osteguna, arratsaldeko 18:00etan.
  • Innogunea - Garate eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50, Donostia)

Programa

  • 18:00 – 19:00 Javier Etxebesteren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua.
  • 19:00 – 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.

Izen ematea eta informazio gehiago

Aurreko Betor hitzaldiak

Agian kuriositatea izango duzu aurreko hitzaldiak nolakoak izan diren jakiteko. Hemen laburpenak:

  1. Txomin Jauregi eta Deskontu.com
  2. Iñigo Arandia eta Kaixomaitia.com
  3. Iruri Knörr eta Ideateca

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.