2011/10/12
Egun batzuk barru Kaliforniara abiatuko gara CodeSyntax-eko bi lankide, neu (Lur Ibargutxi) eta Mikel Larreategi, aurtengo PloneConf edo Plone Konferentziara. San Franciscon izango da biltzarra, azaroko lehen egunetan.

Plone da CMS bat edo Edukia Kudeatzeko Sistema bat. Erreferentziazkoa software librearen eremuan, eta Python lengoaian egindako tresnarik potenteenetakoa. Urteetako esperientzia ere badugu enpresan Plonerekin: apostu egokia izan zen, eta eusten diogu garapenari, komunitatearekin kontaktuan, aplikazioaren eboluzioa gertutik jarraituz, Konferentziatik bueltan bezeroentzako soluzio berri eta indartsuak eskaintzeko moduan egoteko.

Aurtengo PloneConf honetako agendari begiratuta, hasieran batean bost kontu garrantzitsu jarraituko ditugu San Franciscon:

  • Plone5ek izango duen joera. Itxura denez erabiltzailearentzako interfaze berri batean ari dira lanean.
  • State of the three D's: Dexterity, Diazo and Deco. Garapenean laguntzeko hiru tresna dira hauek, ez beharbada bezeroak martxan ikusten dituenak, baina geure lanerako garrantzitsuak, produktu txukunak egiteko orduan:
    • Dexterity: Plone berrietan objektu berriak sortzeko modu berri bat da. Oraingo ploneetan ere (4.x bertsioetan) instalatzeko aukera dago. Orain arte Archetypes da hau egiteko erabiltzen dugun ingurunea.
    • Diazo: HTML estatiko bat diseinatu eta bere kodea Ploneren txantiloietara pasatzeko ingurumena da.
    • Deco: Orrialdeen bistaratzen unitateak kudeatzeko eta orrialde konposatuak sortzeko modua ahalbidetzen duen produktua.
  • HTML5 eta CSS3 Plonen. HTML5ak dakartzan berrikuntzak ikusi eta guzti horiek Plonen nola integratzen diren konprobatuko dugu.
  • plone.app.discussion. Ploneetan komentarioak egiteko erabiltzen den produktu erabiliena da. Produktuak dituen aukerak errepasatu eta guzti hauek nola pertsonalizatu ikusiko dugu, hala nola, egoeren kudeaketa, email notifikazioak, ...
  • Ploneko bilaketaren etorkizuna. Betidanik gure azpiegitura honek bilaketa sistema on bat eduki du baina urteak pasa ahala erabiltzaileak bilaketa emaitzetan espero dituenak aldatu egin dira. Guzti honi buruzko hausnarketa bat egin dugu komunitatean. Gaur egun software librea den Lucene/Solr bilaketa motorea Plone berrietan integratzeak ekarriko dituen  abantaila eta desabantailak aztertuko dira.

Komunitatearekin geratu eta San Franciscon garagardo pare bat hartzeko gogoa ere badugu. Twitterren ere kontatuko ditugu bertan ikusitakoak, @libargutxi (Lur) eta @erralin (Mikel) kontuetan, eta baita @CodeSyntax-enean.


Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek