Kazetaritza digitala Euskal Herrian, gure produktuekin

2006/03/02
Kazetaritza digitalaren gaineko VII. kongresua egiten ari dira atzpo eta gaur Huescan (Aragoi). Kongresuaren harira liburu bat argitaratu dute: Analisis y propuestas en torno al periodismo, zenbait azterketa bilduz. Lan batzuek Uztarria eta Goiena.net aipatzen dituzte, oinarrian CodeSyntax-en azpiegitura teknikoa eta aholkularitza daukaten proiektuak.

Lan hauetan azpimarratzen denez, tokiko hedabideen lana oso garrantzitsua da hizkuntza gutxituek komunikaziorako gaitasuna gal ez dezaten.

Liburuko artikulu batean baino gehiagotan aipatzen dira Espainiako Estatuko hizkuntza gutxituen artean, erreferentzia bihurtu direnak. Panorama argi du Jose Larrañaga irakaslearen lanak:

  • Vilaweb izan zen katalanezko lehen atari informatiboa.1995ean sortu zen eta Katalunian, Balear Uharteetan, Valentzian eta Aragoiko ekialdean oihartzun handia lortu du.

  • Vieiros 1996an sortu zen eta Vilaweb izan zen bere erreferentzia.
  • Goiena.net 2003an sortu zen eta Vilaweb eta Vieirosen arrastoa jarraitu zuen, baita www.uztarria.com -ena ere.

Liburua osorik dago PDF formatuan sarean. Testu hutseko bertsioa eta informazioa Sustatun.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.