Korpoweb produktuaren emaitza gehiago

2006/05/17
Azken orduetan sareratu dira Codesyntaxen hiru bezeroren hiru webgune berri: Bastidachimeneas.com , Felcorsa.com , eta Khoel.net . Korpoweb produktuaren emaitza dira hirurak.

Hiru webguneen kasuan, Korpoweb plataforma erabili da, neurri txiki eta ertaineko enpresentzat pentsaturiko neurrira egindako aplikazio azkar eta dinamikoa. Besteak beste, oinarrizko Korpoweb-ak honako ezaugarri hauek ditu:

  • Eleaniztasunerako prestatuta dago
  • Kudeatzeko erraza da
  • Enpresa albisteak eta berriak erraz gehitzea bideratzen du
  • Bilatzaileetan ondo kokatzeko prestatuta dago
  • Diseinu korporatibora moldatzeko gauza da, erabilgarritasuna eta web diseinuaren estandarrak betez.

Bastida Tximiniak

Azpeitiako Landeta auzoan dago Bastida Tximiniak. Berogailuak, tximiniak, hodi erregogorrak eta suarekin zerikusia duten hainbat produktu eta osagai.

Felcor

Eibarko Asua-erreka poligonoan kokatuta, hainbat urtetako esperientzia dauka Felcor enpresak. Aluminioan egindako fundizioko piezak, automoziorako, etxeko tresnetarako, eta abar.

Khoel

Publizitate artikuluak, enpresa-opariak eta irudi korporatiboa. Kalitatea, berrikuntza eta estiloa eskaintzen ditu Khoel-ek. 5000 artikuluko katalogoa, arropa pertsonalizatua, eta beste hainbat produktu eta zerbitzu.

Korpoweb produktuaren azkenengo emaitzak:


Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.