2020/03/23
Baina koronabirusak eragindako egoera larriagatik, etxetik gabiltza lanean. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu eposta da aukera errazena. Idatzi info (a bildua) codesyntax.com helbidera eta bideratuko dugu.

Urtearen hasierarekin hasi ginen urratsak ematen lankide batzuek telelanean jardun zezaten zenbait egunez: ekipoak, lan-prozesuak, barne-komunikazio eta dinamikak, ... tira, mundu digitalean eta proiektu digitalean gabiltza lanean, eta sarri oso urrun dauden bezero eta kolaboratzaileekin, baina, etxe barruan pausua guztiz emateke geneukan.

Eta, halakoan, alerta egoera berri honek etxera bidali gaitu. Normal gabiltza lanean, norbera bere etxetik. Telelanean, derrigor. Gure arteko erlazioak eposta, telefonoz, Jitsi edota Hangouts bidezko telebilerak eginez, …  eta zuekin horrela egingo dugu ere bai. Izan ere, egoera honek ekarriko duen aldaketa bat izango baita oraindik eta digitalagoak bilakatuko direla pertsona eta erakundeen arteko hartu-emanak.

Esandakoa. Lanean jarraitzen dugu. Etxean. Zaindu zaitezte!

Erantzuna gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira. Erantzunak moderatuta daude.

Agian interesatuko zaizkizu beste artikulu hauek