Neuromarketinari buruzko hitzaldia Garaian

2011/02/23
Atzo goizean Enpresa Digitalak antolaturiko Neuromarketinari buruzko hitzaldi batean izan nintzen Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean.

Atzo Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean talde polita bildu zen Overaliako Victor Puig entzuteko Neuromarketinari buruzko hitzaldian. Kontu interesgarriak aipatu zituen, oro har, webgune batean gehiago nola saldu behar den gaitzat hartuta.

Taldearen parte sentiaraztea, istorioak kontatzea, merkea eta garestiaren dilema, urritasuna edota denbora mugekin jolastea bezalako teknikak aipatu zituen Victorrek.

Atzoko gaiak, ordea, gertuago ikusten nituen Multiplica enpresakoek horrenbeste landu duten Persuabilidad kontzeptutik. Honen inguruan Sergio Mongek kritika egiten zion atzoko hitzaldiari bere blogean, gaiak nahasten ari direlakoan.

Victorrek erabilitako materiala Enpresa Digitalaren webgunean bertan aurkitu daiteke (webgunearen gaztelerazko bertsioan soilik).

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Mikel Lizarralde

Marketing arduraduna. Hobera egin du: lehen altzariak saltzen zituen.